HERRI KIROLAK/HARRIA
Mikel Lopetegi ‘Urra’ nagusitu da Gipuzkoako Harri Txikien Txapelketan
Usurbil Herri Kirol Taldeak antolatuta, pasa den igandean herri kirol jaialdia ospatu zen, sega eta harri jasotze txapeketak, giza proba eta idi-dema lehiatu zirelarik
Goizean hasita eta arratsaldera bitartean herri kirolei eskainitako eguna ospatu zen Usurbilgo herriko plazan. Hasteko, sega lehiaketa jokatu zen, Udarregi Ikastola pareko belardian, ondoren Gipuzkoako Harri Txikien txapelketaren txanda izan zen, eta azkenik, jaialdia borobiltzeko giza-proba eta idi dema jokatu ziren.
Ezohiko segurtasun eta higiene neurriak hartu zituen antolakuntzak Herri Kirolen Egunerako. Ekitaldi bakoitzean kirol jarduera ezberdin bat plazaratu zenez, bakoitzak protokolo propioa izan zuen, nahiz oro har, neurriak beretsuak izan kasu guztietan. Kirolari parte hartzaileek osasuntsu dauden agiria aurkeztu beharra zuten eta ekitaldiak abiatu aurretik tenperatura hartu zitzaien. Gainera, ikusleen arteko segurtasun distantzia mantendu zen eta musukoa janztea derrigorrezkoa zen.
Herri Kirolen Egunari hasiera eman zion Segako txapelketan, gizonezkoetan Julen Gabirondok eskuratu zuen garaipena eta emakumezkoetan aldiz, Ainara Otamendik. Gazteen artean Josu Mendizabalek irabazi zuen eta gaztetxoen kategorian, Izadi Arrospide.
SEGALARIEN TXAPELKETA
Gizonezkoak
Julen Gabirondo Izeta 03:48,61
Miel Mari Jauregi Beloki “Altzo” 04:06,50
Jon Otegi Odriozola 04:48,00
Bixente Mitxelena Arbelaitz 06:22,97
Mikel Lizartza Colomo 06:36,50
Joakin Garmendia Garmendia 11:05,00
Emakumezkoak
Ainara Otamendi Elizalde: 01:49,50
Maide Garmendia Jauregi: 02:16,00
Alaitz Imaz Tolosa: 02:41,00
Garazi Urkiola Gamarra: 04:09,78
Haizea Arruti Mendizabal: 04:23,00
Graxi Elosegi Madariaga: 04:48,00
Susana Lopez Bigas: 04:49,81
Gazteak
Josu Mendizabal Zubeldia: 02:04,21
Iñigo Etxabe Mendizabal: 02:22,00
Auritz Alkorta Albisu: 02:50,00
Jokin Mikeo Sanchez: 03:13,00
Oier Mitxelena Mazkiaran: 04:23,69
Gaztetxoak
Izadi Arrospide Uzkudun 01:39,00
Mattin Etxarri Ripalda 02:00,94
HARRI-JASOTZE TXAPELKETA
Ondoren jokatu zen Gipuzkoako Harri Txikien Harri-Jasotze Txapelketan, sei parte-hartzaile (Iraitz Arruti Artetxe, Gorka Etxeberria Ikutza, Hodei Iruretagoiena “Izeta IV”, Mikel Lopetegi “Urra”, Xabat Olaizola eta Manex Aburuza) izan dira guztira, hiru minutuko txandatan lehiatu direnak, 125 kiloko kopa, 112,5 kiloko kubikoa eta 100 kiloko bolarekin. 3 minututan, 3 harri txiki zeinek gehiago altxa aritu dira elakrren aurka eta azkenean Mikel Lopetegi Gereka “Urra” nagusitu da 75 altxaldirekin.
SAILKAPENA
1-Mikel Lopetegi Gereka “Urra”: 75 altxaldi (30+20+25)
2-Xabat Olaizola Arizti: 59 altxaldi (22+17+20)
3-Gorka Etxeberria Ikutza: 55 altxaldi (23+15+17)
4-Hodei Iruretagoiena Uria: 53 altxaldi (27+19+7)
5-Iraitz Arruti Artetxe: 42 altxaldi (16+13+13)
6-Manex Aburuza Alduntzin: 37 altxaldi (13+11+13)
Oharra: parentesi artean dauden zifrak, 125 kiloko Koparekin (10 arroa), 112,5 kiloko harri kubikoarekin (9 arroa) eta 100 kiloko bolarekin (8 arroa) parte hartzaile bakoitzak egin duen altxaldi kopurua hurrenez hurren.
Geroago, giza-proba ikusgarria egon da bazkalostean, zeinean usurbildar talde batek (Gabriel Sarasola, Aitor Alkorta, Iñaki Portularrume eta Iurgi Mendiluze laukoteak, haien prestatzaile Txomin Alkortarekin batera) 1.800 kiloko harriari tiraka aritu da plazan, orotara bi plaza pasatxo osatu dituztelarik 20 minutuko tartean.
Azkenik, idi-dema lehaitu zen, Telleria eta Jose Ramon Olazaranen idiak tartean zirela.
Euskadiko Pilota Federazioak GRABNI txapelketa bertan behera utzi berri du
Antolakuntzak ez du posible ikusten txapelketaren datak berrosatzea bestelako txapelketekin topo egin gabe
Pilotalekuak hutsik eta pilotari profesionalen lan harremanak kolokan
Eskuzko pilotariak aldi baterako enplegu erregulazioko espedientearekin daude eta erremontekoak lan hitzarmenik gabe
Txapelketa guztiak atzeratu ditu Euskal Pilotaren Nazioarteko Federakuntzak
Horren ondorioz, 2022ko Miarritzeko Munduko Txapelketa 2023ra atzeratu da sailkapen fasea bermatzeko