IGERIKETA
Mikel Bildosolak 100 metro libreko Europako errekorra hautsi du
Mikel Bildosolak, berea zen 100 metro libreetako europako errekorra hautsi zuen pasa den larunbatean Santurtzin, 35 urtez goitiko kategorian
Getxo Igeriketa Bolue Kirol Elkartea taldeko Mikel Bildosola igerilariak bere Europako master marka hautsi zuen pasa den astebukaeran, Santurtzin lehiatutako Mikel Trueba Txapelketako aurtengo edizioan. 35 eta 39 urte bitarteko 100 metro libreko kategorian lortu zuen errekorra, igerileku motzean, bere marka 50.18tik 50.15era jaitsiz. Esan bezala, aurreko marka ere berea zen, 2018.urteko otsailean lortuta.
Halaber, azpimarratu behar da Mikel Bildosolak 100 metro libreko Europako errekorra duela ere igerileku luzean, 51: 52ko denborarekin. Gainera, munduko bi errekor eta Europako zortzi ditu errelebo probetan.
Esaterako, iazko abuztuan urrezko domina lortu zuen 35 urtetik gorakoen FINA Munduko Txapelketan. Hego Korean izan zen final handia, eta Bildosola estilo libreko 100 metrokoan eskuratu zuen txapela. Orduan, Casey Flouch australiarra eta Andrei Kurnosov errusiarra izan zituen aurkari eta txapelketako errekor berria ezarri zuen: 51 segundo eta 93 ehunen.
2017. eta 2018. urteetan ere irabazi egin zuen Fina Munduko Txapelketa, estilo libreko 100 metroko probetan. 2017an, esaterako, Darian Towsend (AEB) olinpiar txapeldunari nagusitu zitzaion.
Horrekin nahikoa ez eta beste bi domina lortu zituen hogeita hamabost urte baino gehiagoko mailan, oraingo honetan brontzezkoak, Hego Koreako Gwangju hirian lehiatu zen Munduko Master Txapelketan.
Lehena, 50 metro tximeleta-erako proban izan zen, non hirugarren tokian sailkatu zen hogeita bost segundu eta hogei ehuneneko denborarekin (espainiako errekor berria). Probaren garailea Nikolay Skvortsok errusiarra izan zen hogeita lau segundu eta hirurogeita hamabost ehuneneko denborarekin eta Dinko Matic Kroaziarra bigarrena hogeita bost segundu eta ehuneneko bateko denbora eginda. Horrela Mikel Bildosola zilarrezko dominatik hemeretzi ehunenekotara bakarrik geratu zen eta urrezko dominatik berrogei ta bost ehunenekotara.
Bigarrena aldiz, 50 metro libreetan izan zen, non hirugarren amaitu zuen munduko txapeldun izan zen Filipe Faraón brasildarra eta zilarrezko domina eskuratu zuen Andrei Kurnosov errusiarraren atzetik.
Igeriketa
Mikel Bildosola, Europako markak hausten
Elkarrizketa Mikel Bildosola (Getxo) igerilariarekin
Euskal Herriko 1. mailako 20-21 Waterpolo Ligak hasi dira
Azken bi asteburuotan hasiera eman zaie Euskal Herriko 1. mailako emakumezko zein gizonezkoen Waterpolo Senior Ligei
Distantzia Luzeko Euskal Herriko Txapelketa jokatu da Lasarte-Orian
Emakumezkoen 3000 metroko lehiaketan Itxaso Alonsok egin zuen denborarik onena eta gizonezkoetan Haigor Arangurenek