MENDIA
Mendi Tourra Hondarribian apirilaren 8-9an
Mendi Film nazioarteko jaialdiko pelikula onenen zirkuitu ibiltaria Hondarribiko Itsas Etxea Auditoriumera itzuliko da apirilaren 8 eta 9an, ostirala eta lrunbata. Mendi Tourrak ibilbide oparoa du bertan, aurten 7. edizioa ospatuko du, eta saioetara bertaratzen direnek mendiko zinemarik onenarekin gozatuko dute.
Mendiko, abenturazko, muturreko kiroletako eta naturako pelikula zoragarriek osatuko dute Hondarribiko programazioa. Guztiak dira obra gomendagarriak mendizaleentzat bezala baita zinezaleentzat nahiz publiko orokorrarentzat.
BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiaren 14.edizioan sarituak izandako 4 film eskainiko dira, tartean ‘Mendiak-1976’. Joan zen abenduan Mendi Filmeko Hasiera Ekitaldian estreinatu zenez geroztik, azken boladako pelikularik arrakastatsuena bihurtu da: Bilbon Publikoaren Saria eta Mendiko Film Onenaren saria irabazi zituen, Iruñeko Golem Baiona zinemetan 7 astez egon zen karteldegian, 4100 ikusle bilduz, eta Mendi Tour zirkuituko emanaldietan ikusleen harrera bikaina jasotzen ari da.
Luis Arrieta, Dani Burgui eta Jesus Iriartek eginiko pelikula da, 1976ko Shakhaur-Hindu Kush espedizio nafarra oinarri duena. Pelikula zoragarri bat, balore asko transmititzen dituena, eta egungo baliabide teknikoekin jantzita, nazioartean ere arrakasta izateko osagai guztiak dituena.
Horrez batera, Mikel Sarasola kayaker eta zinegile donostiarraren ‘Jötunn’, Chamonix-Zermatt eski zeharkaldia non-stop burutzeko bi emakume atleta puntakoren erronka ‘The Traverse’ filman, eta Sender Films ekoiztetxe estatubatuarraren ‘Black Ice’ dibertigarri eta eredugarria programatu dira.
Hondarribiko Udala da ekitaldiaren babeslea. Laguntzaileak: Zineuskadi eta Instituto Polaco de Cultura Madrilen. Sarrerak, 3€ saioko, Hondarribiko Arma Plazako leihatilan nahiz Kutxabank ticketing sarean erosi daitezke.
EMMOAren erakusketa konfinatua ikusgai
1980an Martin Zabaletak Everestera gidaturiko espedizioaren argazki-sorta, 40. urteurrenaren karira
Euskal Selekzioaren aldeko Mendi Martxa
Ekimenaren antolaketa lanetan diharduen Txumai Iturriarekin elkarrizketa
Edurne Pasaban, hamar urte munduko gailurrean
Maiatzaren 17an hamar urte beteko dira, Shisha Pangma igo eta munduko 14 zortzimilak igotzen zituen lehenengo emakumea bihurtu zenetik