MENDIA
Mendi Tour Online
Online eskaintza zabaldu egin da Mendi Filmen, orain FILMIN zine plataforma digital prestigiotsuan ere ikus daitezke Bilbon nabarmendutako pelikulak
Unbranded, Freedom Underload, Dirtbag: The Legend of Fred Beckey… bezalako lanak, Mendi Filmen Sari Nagusia irabazitakoak, eta beste hainbat gehiagorekin gozatzeko aukera Mendi Tour Online kanalean. Mendia, abentura, muturreko kirolak eta natura gaiak jorratzen dituzten pelikulak nahieran, noiznahi eta nonahi. Eta jatorrizko bertsioei eutsiz, nahi bada Mendi Filmek landutako euskarazko, gaztelaniazko eta ingelesezko azpitituluetara jotzeko aukerarekin.
Asko dira online zerbitzura jo dutenak Vimeon aktibatu geroztik, duela urtebete, pandemia bete-betean. Eskaintza FILMIN bidez ere egiteak ikusle berriak gerturatuko ditu, mendiko zinema eta zuzendarien lanak ezagutarazteko aukera aparta da, eta Mendiko Kultura sustatzeko denon artean.
DIRTBAG. THE LEGEND OF FRED BECKEY Sari Nagusia eta Ikuslegoaren Saria ’17
FREEDOM UNDER LOAD Sari Nagusia ’16
UNBRANDED Sari Nagusia ’15
CHOLITAS Epaimahaiaren saria ’19 (Vimeo)
OSTATNIA GORA (THE LAST MOUNTAIN) Pelikula Onenari Saria eta Zuzendariari Saria’19
BONINGTON MOUNTAINEER Pelikula Onenari Saria’17
JUREK (Jerzy Kukuczka) Pelikula Onenari Saria ’15
MANASLU (Hans Kammerlander) Ikuslegoaren Saria ’19
VIA CRUXIS Laburmetraia Onenari saria ’18
HOME (Sarah Outen) Kirol Pelikula Onenari Saria ’19
THE RIVER AND THE WALL Kultur Pelikula Onenari Saria ’19
A DREAM OF EDWIN DRUMMOND Gidoi Onenari saria ’20
PSYCHO VERTICAL (Andy Kirkpatrick) Gidoi Onenari Saria ’17
VAELTAJAT – WANDERING IN THE WHITE Argazki Onenari Saria ’20
POLYFONATURA Arlo Ofizialeko Saria ’20
SENSE RETORN Arlo Ofizialeko Saria ’19
THIS MOUNTAIN LIFE Arlo Ofizialeko Saria ’18
SUPERHOMBRE (Horia Colibasanu) Arlo Ofizialeko Saria ’18
TOM (Tom Ballard) Arlo Ofizialeko Saria ’16
Zigor Egia: “Aztertu behar dugu nazioartean ofizialki aritzeko ze aukera dauden”
Euskal Mendizale Federazioko presidente aukeratu berri amurrioarrarekin kalakan
Alex Txikon Everestera, oxigenorik gabe igotzeko
Asmoa da behe-kanpamendura maiatzaren 2an iristea eta gero ohiko bidetik, Nepaleko aldetik, gailurra zapaltzen saiatzea
Iker Pouk Guggenhell-9a-b bidea kateatu du
Duela gutxi «Gran Guggenheim» (9a+) bidea kateatu ondoren, maila handiko igoera honi ekin eta kateatzea lortu zuen ere