MENDIA

Mendi Tour Online

by | 2021/04/17

Argazkiak: mendifilm

Online eskaintza zabaldu egin da Mendi Filmen, orain FILMIN zine plataforma digital prestigiotsuan ere ikus daitezke Bilbon nabarmendutako pelikulak

 

Unbranded, Freedom Underload, Dirtbag: The Legend of Fred Beckey… bezalako lanak, Mendi Filmen Sari Nagusia irabazitakoak, eta beste hainbat gehiagorekin gozatzeko aukera Mendi Tour Online kanalean. Mendia, abentura, muturreko  kirolak eta natura gaiak jorratzen dituzten pelikulak nahieran, noiznahi eta nonahi. Eta jatorrizko bertsioei eutsiz, nahi bada Mendi Filmek landutako euskarazko, gaztelaniazko eta ingelesezko azpitituluetara jotzeko aukerarekin.

Asko dira online zerbitzura jo dutenak Vimeon aktibatu geroztik, duela urtebete, pandemia bete-betean. Eskaintza FILMIN bidez ere egiteak ikusle berriak gerturatuko ditu, mendiko zinema eta zuzendarien lanak ezagutarazteko aukera aparta da, eta Mendiko Kultura sustatzeko  denon artean.

DIRTBAG. THE LEGEND OF FRED BECKEY  Sari Nagusia eta Ikuslegoaren Saria ’17

FREEDOM UNDER LOAD  Sari Nagusia ’16

UNBRANDED  Sari Nagusia ’15

CHOLITAS  Epaimahaiaren saria ’19 (Vimeo)

OSTATNIA GORA (THE LAST MOUNTAIN)  Pelikula Onenari Saria eta Zuzendariari Saria’19

BONINGTON MOUNTAINEER  Pelikula Onenari Saria’17

JUREK (Jerzy Kukuczka)  Pelikula Onenari Saria ’15

MANASLU (Hans Kammerlander)  Ikuslegoaren Saria ’19

VIA CRUXIS Laburmetraia Onenari saria ’18

HOME (Sarah Outen)  Kirol Pelikula Onenari Saria ’19

THE RIVER AND THE WALL  Kultur Pelikula Onenari Saria ’19

A DREAM OF EDWIN DRUMMOND  Gidoi Onenari saria ’20

PSYCHO VERTICAL (Andy Kirkpatrick)  Gidoi Onenari Saria ’17

VAELTAJAT – WANDERING IN THE WHITE  Argazki Onenari Saria ’20

POLYFONATURA  Arlo Ofizialeko Saria ’20

SENSE RETORN  Arlo Ofizialeko Saria ’19

THIS MOUNTAIN LIFE  Arlo Ofizialeko Saria ’18

SUPERHOMBRE (Horia Colibasanu)  Arlo Ofizialeko Saria ’18

TOM (Tom Ballard) Arlo Ofizialeko Saria ’16