MENDIKO LASTERKETAK/EUSKAL SELEKZIOA
Mendi lasterketetako Euskal Selekzioa etxean gelditzen da
Mendiko Euskal Selekzioak Etxean Gaude lelopean egitasmoa antolatu du Euskal Mendizaleen Federazioak, selekzioaren parte diren korrikalariek egun pairatzen ari garen egoeran, egunerokotasunean nola moldatzen diren ezagutzeko
EMF
Azkenaldian, mendiko diziplina ezberdinetako kirolariak ere, etxean daude COVID-19aren ondorioz. Euren jarduna nolakoa izaten ari den jakiteko, egunero, kirolari ezberdin baten geldialdiaren berri ematen joango gara. Gaur, hasteko, Beñat Katarain Razkin (1989, Zegama. Gipuzkoa) mendi korrikalariarekin hasiko gara.
1. Nola daramazu berrogeialdia?
Denok bezala ! Ahal dudan pixurik gutxiena hartzen saiatzen ari naiz, eta uste dut ondo daramadala. Faltan botatzen ditut entrenamendu gogorrak, eta ondorengo lagun harteko bazkariak. Hau bukatutakoan, egun batean joango zait sasoia.
2. Sasoia mantentzeko zein entrenamendu mota egiten ari zara?
Kostata, baina arrabola erosi nuen. Zortea izan nuen, ia denak salduta baitzeuden. Zwift aplikazioarekin biziatzen hasita nago. Indar ariketak gutxi gustatzen zaizkit, baina astean behin egiten saiatzen naiz.
3. Aurten, zein egutegi egiteko asmoa zeneukan?
Espainiako Kopa eta txapelketa, Zegama-Aizkorri, Kima saria. Udazkeneko lasterketak, beste guztiaren arabera anatolatu behar nituen. Baina oraintxe bertan ezin da helburu batean pentsatu, dana airean baitago.
4. Ekainetik edo uztailetik aurrera zerbait jokatuko denaren esperantzik baduzu?
Ezkor xamarra naiz. Abuztuaren bukaerar, harte ez dut uste lasterketarik jokatuko denik. Hau ez da lehengora itzuliko, ez 2020an behintzat.
5. Zein ziren 2020rako zure helburuak?
Lasterketa denak txukun egitea, baina denok dakizuen bezala, Zegama-Aizkorri berezia da, eta gehiago Zegaman bizita. Abuztuan, Kima Saria ere egin nahiko nuke, baina ekainean mendira joaten uzten ez badute, hau ere bertan behera utziko dut.
Gontzal Murgoitio eta Onditz Iturbe nagusi Sorginen Lasterketan
Gizonetan, bigarren Xabier Zarranz izan zen eta hirugarren Beñat Katarain. Emakumeetan, bigarrena Oihana Azkorbebeitia eta hirugarrena Eztizen Duque
Euskal korrikalarien garaipenak Canfranc-Canfranc proban
Jaione Sasieta, Silvia Trigueros eta Oihana Kortazar nagusitu dira, 100, 75 eta 42 kilometroko lasterketetan, hurrenez hurren
Hiru Haundiak proba 2021era atzeratu da
Osasun egoera dela eta, Gorbeia, Anboto eta Aizkorri zeharkatzen dituen proba ez da aurten egingo