MENDIKO LASTERKETAK/EUSKAL SELEKZIOA
Mendi lasterketetako Euskal Selekzioa etxean gelditzen da (V)
Mendiko Euskal Selekzioak Etxean Gaude lelopean egitasmoa antolatu du Euskal Mendizaleen Federazioak, selekzioaren parte diren korrikalariek egun pairatzen ari garen egoeran, egunerokotasunean nola moldatzen diren ezagutzeko
EMF
Azkenaldian, mendiko diziplina ezberdinetako kirolariak ere, etxean daude COVID-19aren ondorioz. Euren jarduna nolakoa izaten ari den jakiteko, egunero, kirolari ezberdin baten geldialdiaren berri ematen joango gara. Honakoan, Mikel Linacisoro Molina (2000, Bergara, Gipuzkoa), Euskal Selekzioko eskalatzailearen hitzak jaso ditugu.
1. Nola pasa duzu berrogeialdia?
Egia esanda, ez zait oso gogorra egin. Eskalada eta unibertsitatea dela eta, oso denbora gutxi izaten dut familiarekin egoteko, eta egoera hau aparta izan da denbora hori berreskuratzeko eta indarberritzeko. Ikasteko eta entrenatzeko errutinak jarraitzen, egunak oso azkar pasa dira.
2. Zer egin zenuen kirola egiteko baimena eman zuten lehen egunean?
Mendira joan nintzen. Etxetik oso gertu daukat mendia, eta asko botatzen nuen faltan. Naturarekin bat egiteko beharra neukan.
3. Zein egutegi egiteko asmoa zeneukan aurten?
Konfinamenduaren aurretik, txapelketa asko neuzkan egutegian. Orain, gehienak, atzeratu edo eten egin direnez, nire egutegia erabat aldatu da, eta mendira arrokan eskalatzera joateko gogo galanta daukat. Urte osoan zehar, arrokan eskalatzeko egin nahi ditudan bidaiak planifikatzen hasi naiz jada.
4. Uztailetik aurrera zerbait jokatuko denaren esperantzarik baduzu?
Ez dut uste. Espainiako Txapelketa egitea espero dut, baina ez dut esperantza askorik nazioarteko txapelketetan. Hala ere, asko gustatuko litzaidake egoera hobetzea, eta bai Europako Txapelketan zein Munduko Kopan parte hartzea!
5. Zein ziren 2020rako zure helburuak?
Epe laburrean, lehenik, azterketak gainditzea. Gero, ahalik eta gehien mendian eskalatuz disfrutatzea, eta posible bada, berriro ere 9 graduko bideren bat kateatzea!
Euskal Herriko waterpolo selekzioek 2020ko EU Nations txapelketan
Senior mailako gizonezkoen eta emakumezkoen selekzioek txapelketa garrantzitsu honetan izango dira denboraldiaren amaieran
Euskal Herria Mendi Erronkan izena emateko epea zabalik
Ekainaren 6an izango den mendi lasterketa bi modalitatetan lehiatuko da, bakarkakoa eta erreleboka
EHKirolako Kike Zurutuza Euskadi Irratian, Eurokopa 2020 gaineko adierazpenaz
Euskadi Irratiko KIROL LEGEZ saioan egindako adierazpenak, aste honetan Eurokopa 2020aren gainean esandakoaz