MENDIKO LASTERKETAK/EUSKAL SELEKZIOA
Mendi lasterketetako Euskal Selekzioa etxean gelditzen da (IV)
Mendiko Euskal Selekzioak Etxean Gaude lelopean egitasmoa antolatu du Euskal Mendizaleen Federazioak, selekzioaren parte diren korrikalariek egun pairatzen ari garen egoeran, egunerokotasunean nola moldatzen diren ezagutzeko
EMF
Azkenaldian, mendiko diziplina ezberdinetako kirolariak ere, etxean daude COVID-19aren ondorioz. Euren jarduna nolakoa izaten ari den jakiteko, egunero, kirolari ezberdin baten geldialdiaren berri ematen joango gara. Honakoan, Aitor Ajuria Elkorobarrutia (1995, Otxandio, Bizkaia), Euskal Selekzioko mendi eskiatzailearen hitzak jasoko ditugu.
1. Nola daramazu berrogeialdia?
Beno, gogorra egiten da etxetik ez irtetea. Baina, azken finean, familia eta ingurukoak zorionez ondo daude, orduan, ezin naiz bat ere kexatu.
2. Sasoia mantentzeko zein entrenamendu mota egiten ari zara?
Orokorrean, egunero egiten dut zerbait, baina batez ere arrabolan nabil. Horrez gain, core eta indar ariketak ere egiten ditut.
3. Zein ziren aurtengorako zure helburuak?
Aurtengo helburu nagusiak eskiari dagokionez, Pierra Menta eta Altitoy Ternua ziren, Axier Alonso Korkostegirekin bikotea osatuz egin behar nituenak.
4. Geldialdia gertatu arte egindako denboraldiarekin gustura amaitu al zenuen?
Egia esan, denboraldiko lehenengo lasterketekin ez nintzen oso gustura gelditu, gehiago espero nuen. Baina, azken finean, mendiko eskia hartzen ari den mailarekin gehiago entrenatu behar da. Asko daukat hobetzeko, bai alderdi fisiko, zein teknikoan.
5. Udararako zein asmorekin zenbiltzan?
Aurtengo uda lasai hartzeko asmoa neukan, hau da, uztailean eta abuztuan ez nuen lasterketarik jokatu behar. Sasoi horretan, lagunekin bidaiak egin, eta beste era batera gozatzeko planak egiten ditut lasterketetatik urrun. Ondoren, irailean eta urrian, SORGINEN LASTERKETAri, Gorbeia Suzieni eta Anboto Kilometro Bertikalari gogotsu ekin nahi nien.
Euskal Herriko waterpolo selekzioek 2020ko EU Nations txapelketan
Senior mailako gizonezkoen eta emakumezkoen selekzioek txapelketa garrantzitsu honetan izango dira denboraldiaren amaieran
Euskal Herria Mendi Erronkan izena emateko epea zabalik
Ekainaren 6an izango den mendi lasterketa bi modalitatetan lehiatuko da, bakarkakoa eta erreleboka
EHKirolako Kike Zurutuza Euskadi Irratian, Eurokopa 2020 gaineko adierazpenaz
Euskadi Irratiko KIROL LEGEZ saioan egindako adierazpenak, aste honetan Eurokopa 2020aren gainean esandakoaz