MENDI LASTERKETAK
Mendi Lasterketako Lineako 2019 Euskal Herriko Txapelketa
HASSAN AIT CHAOU ETA AMAIA AMANTEGI NAGUSI EUSKAL HERRIKO TXAPELKETAN
Hassan Ait Chaou (Billabona, Gipuzkoa) eta Amaia Amantegi (Berango, Bizkaia) izan dira 2019ko mendi lasterketetako Euskal Herriko lineako txapelketako irabazleak. Eguraldi eguzkitsu batekin jokatutako Tolosaldeko Hiru Tontorrak lasterketan, nagusitasunez gailendu dira Tolosako helmugan
Ait Chaou aurkaririk gabe
Irteeran zeuden korrikalari guztien artean, palmaresik onena zuen. Jada orain bi aste, Zegama-Aizkorrin erakutsi zuen sasoiko zegoela. Munduko Koparako deialdia albo batera utzi, eta etxe ondoko lasterketara itzuli zen berriro ere Hassan Ait Chaou. 2015ean irabazia zuen lasterketa, eta berriro ere bere maila erakutsi zuen. Irteera eman orduko, lehen postua hartu, eta amaierara arte ez zuen utzi. Lasterketaren hiru tontorretatik lehen postuan igaro ondoren, jendez gainezka zegoen helmuga bakarrik igaro zuen Ait Chaouk (4:05,40). Atzetik, beste Euskal Selekzioko kide bat sartu zen, Beñat Katarain zegamarra (4:09,58). Hirugarren posturako lehia estuan, Xabi Lete oñatiarra gailendu zen Igor Olalderen aurretik. Bere denbora, 4:24,05ekoa izan zen helmugan. “Banekien ondo nentorrela, lesiorik gabe, entrenatzen ondo ari bait nintzen. Erroizpe aldean (36,5 kilometroa) kalanbreak etorri zitezkeela sumatzen hasi naiz, eta Beñat zortzi minutura nuenez, erritmoa pixka bat jaistea erabaki dut. Ibarratik helmugara asko gozatu dut” adierazi zuen Ait Chaouk helmugan.
Amantegiren erregulartasuna
Ez zuen lehen aldia Tolosako Hiru Tontorretan. Azken bi urtetan lortutako bigarren eta hirugarren postuek, aurtengoan irabaztera eraman dute berangoarra. Ez zen lehena izan Herniko tontorrean (8,9 kilometroa), baina Irura herrira jaisten den aldapa probestu zuen lehen postuan jartzeko. Handik aurrera, lan bikaina egin zuen helmugara arte. Ez zuen aurkaririk izan azken kilometrotan, eta hala ere, lasterketaren errekorra egiteko gai izan zen bizkaitarra. Helmugan, 4:48,36ko denbora behar izan zuen. Bigarren postuan, Natalia Gomez sartu zen. Igoeratan eman zuen erakustaldiak, ez zuen saririk izan. Onena izan zen bai Hernion, bai Uzturren, eta baita Erroizpeko igoeran ere. Amantegirengatik hambost minutura helmugaratu zen. Hirugarren postua, denboraldi aparta daraman Sarah Ugarte donostiarrak eskuratu zuen 5:18,31ko denborarekin. “Oso pozik nago lortutako emaitzarekin. Aurretik lasterketa ezagutzeak asko lagundu dit, eta indartsu sentitu naiz” adierazi zuen Amantegik lasterkeatren amaieran.
Alpino Uzturre onena taldeka
Taldekakoa ere jokatu zen atzokoan, eta talde garailea, herriko Alpino Uzturre taldea izan zen. Atzetik, hurrenez-hurren, Graf Sestao eta Erliat Mendi Elkartea sailkatu ziren.
Gizonezkoen emaitzak
1.- Hassan Ait Chaou 4:05,40.
2.- Beñat Katarain 4:09,58.
3.- Xabi Lete 4:24,05.
Emakumeen emaitzak
1.- Amaia Amantegi 4:48,36.
2.- Natalia Gomez 5:03,26.
3.- Sarah Gomez 5:08,31.
Taldekako Sailkapena
1.- Alpino Uzturre
2.- Graf Sestao
3.- Erlaitz Mendi Elkartea
Skyrunner World Series Zirkuituaren egutegia aurkeztu dute
Egutegiko hamahiru proben artean, irailaren 26an jokatuko den Gorbeia Suzien lasterketa dago, Euskal Herrian egingo den bakarra
Zegama-Aizkorri mendi maratoia, ekainaren 6an
2020ko edizioa bertan behera utzi behar izan ostean, datorren urteko data zehaztu du lasterketaren antolakuntzak
Elgoibarko Mugertza Krosaren 78. edizioa bertan behera geratu da
Ikuslerik bildu ezinak eta 20 urtez azpiko lasterketarik ezin eginak atzera egitera behartu ditu antolatzaileak