MENDIA

Mendi Film Bilbao Bizkaia zinemaldiak 7.500 ikusle bildu ditu

by | 2021/12/16

Argazkiak: mendifilm

Mendi Film Bilbao Bizkaia zinemaldiaren 14. edizioa abenduaren 3tik 12ra egin da, eta 7.541 lagunek parte hartu dute guztira. Jaialdiak 52 film proiektatu ditu guztira, 13 herrialdetakoak. Nazioarteko 11 estreinaldi izan ditu eta 22 Estatu mailan. 44 zinema-saio, 11 hitzaldi eta 7 erakusketa programatu dira Bilboko areto eta museoetan. Eta bigarren aldiz jarraian, jaialdiak online bertsio bat izan du, sail ofizialean parte hartzen zuten filmez gozatzeko aukera eskaintzen zuena, nahieran.

14 urteko historian inoiz ez bezalako erronkak izan ditu aurten Mendi Film Bilbao Bizkaia zinemaldiak: pandemiaren seigarren olatuaren hasiera eta Euskal Herria alerta laranjan egon deneko bi asteburuen ondorioz sortutako uholdeak. Hotzak eta objektiboak izanik, eta egoera kontuan hartuta, oso positibotzat jo behar dugu jaialdira 7.500 pertsona baino gehiago bertaratu izana. 2020ko kopurua 2.000 pertsonatan gainditu da, edukiera osoko hainbat saio agortu dira eta okupazioa, % 55ekoa, antzeko beste ekitaldi batzuetakoa baino nabarmen handiagoa da. Mendiko komunitateak oso egoera zail eta txarrean erantzun du bigarren urtez jarraian. Horren erakusgarri dira, halaber, 2021ean, urtarriletik azarora arte, Mendi Tourrera jo duten 8.500 ikusleak, Estatuko 38 herri/hiritan.

Hala ere, Mendik beti izan du bere komunitatearekiko hurbiltasuna eta enpatia. Eta, mendian naturarekin hitz egin behar dugun bezala, naturak ematen dizkigun abisuak interpretatzeko, beharrezkotzat jotzen dugu azken bi edizioek mahai gainean uzten dizkiguten ondorioak aintzat hartzea.

Planeta, oro har, berotze globalaren bidez, eta Covid19aren pandemiarekin, bereziki, mezu argi bat zabaltzen ari zaigu: duela gutxi arte, hazkunde hitza interpretatzeko orduan bertsio zabalduena kualitatiboa baino gehiago kuantitatiboa zen. Hala ere, gure ustez, gaur egungo egoeran, geure buruarenganako, gure jendearenganako, gure nazioarteko komunitatearenganako, begirada gailendu behar da.

Mendiak komunitatearen topagunea dela erakutsi du aurten ere. 2022an, mendia, abentura, muturreko kirolak eta natura zinemarik onena programatzen jarraituko du, baina gaurtik aurrera gogoeta bat hasiko da azken bi edizio hauetan egindako aldaketak mahai gainean jarriz:  egoitza handitzea edo programatutako proiekzio eta ekitaldi kopuruari eusteko ideia egungo egoeraren irtenbiderik onena ote diren erabakitzeko.

Ikusle datuak Gasteiz (2008-2011) eta Bilboko (2012-2021) edizioetan:

Urtea    Ikusleak

2012      4.772

2013      5.669

2014      7.371

2015      8.710

2016      9.117

2017      10.371

2018      12.008

2019      12.360

2020      5.578

2021      7.541

BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia 14. edizioko datuak:

10 eguneko zinemaldia (abenduak 3-12)

44 zine saio: Golem zinemak, Sala BBK eta Euskalduna Jauregia

52 film, jatorriz 13 herrialde

Nazioarteko 11 estreinaldi, Espainia mailako 22 eta Euskal Herria mailako 14 estreinaldi

192 film izen emanda (sekula baino gehiago)

14 sariz osatutako palmaresa, 24.000€ diru-saritan

Mendi Film Bizkaia Ternua Beka

WOP Mendi Film Saria 2021: Sebastián Álvaro Lomba

11 hitzaldi

7 erakusketa

94 gonbidatu

Share This