MENDIA
Mendi Film Bilbao Bizkaia zinemaldiak 7.500 ikusle bildu ditu
Mendi Film Bilbao Bizkaia zinemaldiaren 14. edizioa abenduaren 3tik 12ra egin da, eta 7.541 lagunek parte hartu dute guztira. Jaialdiak 52 film proiektatu ditu guztira, 13 herrialdetakoak. Nazioarteko 11 estreinaldi izan ditu eta 22 Estatu mailan. 44 zinema-saio, 11 hitzaldi eta 7 erakusketa programatu dira Bilboko areto eta museoetan. Eta bigarren aldiz jarraian, jaialdiak online bertsio bat izan du, sail ofizialean parte hartzen zuten filmez gozatzeko aukera eskaintzen zuena, nahieran.
14 urteko historian inoiz ez bezalako erronkak izan ditu aurten Mendi Film Bilbao Bizkaia zinemaldiak: pandemiaren seigarren olatuaren hasiera eta Euskal Herria alerta laranjan egon deneko bi asteburuen ondorioz sortutako uholdeak. Hotzak eta objektiboak izanik, eta egoera kontuan hartuta, oso positibotzat jo behar dugu jaialdira 7.500 pertsona baino gehiago bertaratu izana. 2020ko kopurua 2.000 pertsonatan gainditu da, edukiera osoko hainbat saio agortu dira eta okupazioa, % 55ekoa, antzeko beste ekitaldi batzuetakoa baino nabarmen handiagoa da. Mendiko komunitateak oso egoera zail eta txarrean erantzun du bigarren urtez jarraian. Horren erakusgarri dira, halaber, 2021ean, urtarriletik azarora arte, Mendi Tourrera jo duten 8.500 ikusleak, Estatuko 38 herri/hiritan.
Hala ere, Mendik beti izan du bere komunitatearekiko hurbiltasuna eta enpatia. Eta, mendian naturarekin hitz egin behar dugun bezala, naturak ematen dizkigun abisuak interpretatzeko, beharrezkotzat jotzen dugu azken bi edizioek mahai gainean uzten dizkiguten ondorioak aintzat hartzea.
Planeta, oro har, berotze globalaren bidez, eta Covid19aren pandemiarekin, bereziki, mezu argi bat zabaltzen ari zaigu: duela gutxi arte, hazkunde hitza interpretatzeko orduan bertsio zabalduena kualitatiboa baino gehiago kuantitatiboa zen. Hala ere, gure ustez, gaur egungo egoeran, geure buruarenganako, gure jendearenganako, gure nazioarteko komunitatearenganako, begirada gailendu behar da.
Mendiak komunitatearen topagunea dela erakutsi du aurten ere. 2022an, mendia, abentura, muturreko kirolak eta natura zinemarik onena programatzen jarraituko du, baina gaurtik aurrera gogoeta bat hasiko da azken bi edizio hauetan egindako aldaketak mahai gainean jarriz: egoitza handitzea edo programatutako proiekzio eta ekitaldi kopuruari eusteko ideia egungo egoeraren irtenbiderik onena ote diren erabakitzeko.
Ikusle datuak Gasteiz (2008-2011) eta Bilboko (2012-2021) edizioetan:
Urtea Ikusleak
2012 4.772
2013 5.669
2014 7.371
2015 8.710
2016 9.117
2017 10.371
2018 12.008
2019 12.360
2020 5.578
2021 7.541
BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia 14. edizioko datuak:
10 eguneko zinemaldia (abenduak 3-12)
44 zine saio: Golem zinemak, Sala BBK eta Euskalduna Jauregia
52 film, jatorriz 13 herrialde
Nazioarteko 11 estreinaldi, Espainia mailako 22 eta Euskal Herria mailako 14 estreinaldi
192 film izen emanda (sekula baino gehiago)
14 sariz osatutako palmaresa, 24.000€ diru-saritan
Mendi Film Bizkaia Ternua Beka
WOP Mendi Film Saria 2021: Sebastián Álvaro Lomba
11 hitzaldi
7 erakusketa
94 gonbidatu
Mendi Tourrak 7.100 ikusle izan ditu aurten
Guztira 60 zine saio burutu dituzte urtarriletik maiatzera bitartean
Mendi Tourraren estreinaldia Murgian eta Laguardian
Bi herrietako programazioan 3 pelikula proiektatuko dira, BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaian nabarmendutakoak
Mendi Tourra Hondarribian apirilaren 8-9an
‘Mendiak-1976’ Hondarribiko Itsas Etxean Mendi Tourreko pelikulen artean