EUSKAL PILOTA
Master Laboral Kutxaren aurpegi guztiak Ortuellan ikusgai
Kanpoan giro makur xamarra izan den arren, giro goxoa egon da berogailuak eta pilotazaleek berotu duten Ortuellako udal pilotalekuan. Master LABORAL KUTXA honen aurpegi eta errealitate desberdin guztiak ikusgai izan dira gaurko jaialdian, pilota goxoko eta mistoko pilotariak aritu baitira, azken hauen artean lehen mailako pilotariek lehen kanporaketak jokatu dituztelarik.
Goizeko hamar eta erdietan hastapeneko pilota goxoko neskek ekin zioten goizari eta hamaika eta erdietatik aurrera ordea, pilota goxoko nagusien mailako final laurdenak jokatu ziren. Jaialdiari merezitako amaiera emateko, pilota mistoko elite mailako lehen kanporaketak jokatu zituzten egungo pilotaririk onenetako batzuk. Final zortzirenetako lehen kanporaketak honako hauek izan ziren: Olatz Arrizabalaga vs. Ane Mendiburu, Leire Garai vs. Nora Mendizabal eta Amaia Aldai vs. Itxaso Erasun.
Pilota goxoarekin aritu direnen artean, nabarmentzekoa izan da Iparraldeko Ania Oronoz eta Cristina Saez errioxarrak jokatu duten partida. Lehia oso parekatua izan da hamalaunako berdinketara arte, baina hortik aurrera Iparraldekoa zuzenean joan da 18. kartoira.
Pilota mistoarekin aritu direnen artean, Amaia Aldai eta Itxaso Erasunek jokatutako norgehiagoka izan da ikusgarriena, borrokatua eta gogorra irten baita. Hori bai, azkenerako arratiarra nagusitu da eta hurrengo kanporaketara sailkatu da, Olatz Arrizabalaga eta Leire Garairekin batera.
Ortuellako jardunaldiko emaitzak:
Hastapeneko pilota goxoa
Aiala Uriarte 18 / Lide Lopez 6
Aiala Uriarte 18/ Irene Azkona 7
Lide Lopez 18 / Irene Azkona 16
Lehen mailako pilota goxoa
Leire Etxaniz 18 /Amaia Zarrabeitia 2
Maria Eskudero 18 / Ainhoa Zabaleta 11
Nagore Aramendi 18 / Cristina Saez 14
Pilota mistoko nagusiak
Olatz Arrizabalaga 18 / Ane Mendiburu 5
Leire garai 18 / Nora Mendizabal 2
Amaia Aldai 18 / Itxaso Erasun 12
Emakume Master Cup txapelketako txapelak jantzi dituzte Leire Etxaniz eta Miriam Arrillagak
Bi irabazleak jaun ta jabe izan ziren ta merezita erdietsi zuten garaipena
Iparraldeko finalerako txartelak zehaztu dira Iruran, Xarearen festan
Finala abenduaren 21ean, Senperen jokatuko da, Joxi Lopetegi eta Mikel Funosasek Driolet eta Sistiagueren aurka lehiatuko direlarik
Iparraldeko Xareko Ligako finalerdiak, larunbatean Iruran
Munduko jokaliririk onenak arituko dira Iruran xarearen eta herriaren arteko harremanaren urteurrena betetzen delarik