KIROLA ETA EUSKARA
Marka eta Erronka, Euskaraldiari begira
Argazkiak: euskaraba.eus
“Marka eta erronka” sarea, euskararen erabilera kirol-arloan sustatzeko ekimena, aurtengo Euskaraldiaren edizioa kirol esparruan nola jorratu ari da hausnartzen
Apirilean kirol entitateetako eta erakundeetako 22 eragile bildu ziren Gasteizen Marka eta Erronka egitasmoaren baitan. Proiektu hau Arabako Kirol Elkarteen Federazioaren, Gasteizko Udalaren eta Arabako Aldundiaren egitasmo partekatua da, kirol arloan euskararen erabilera indartzeko. Hau da, kirol arloan euskara sustatu nahi duten eragile eta pertsonak saretzea da bere helburu nagusiena.
Egindako azken bileran guztien artean aztertu zuten Euskaraldiaren aurtengo edizioa nola jorratu kirolean. Egoera nahasia izan arren, aukerak ikusi ziren aurrera egiteko eta AFDAk hartu zuen horren koordinazioa. Beraz, parte hartu nahi duen edonork eurekin jarri beharko da harremanetan.
Lehenik eta behin, Euskaraldia 2020an zer izango den azaldu zen eta bi gako nagusi nabarmendu ziren:
Batetik, entitate bezala parte hartzeko modua ariguneak identifikatzea dela azpimarratu zen. Bestetik, prozesu bat dela agerian jarri zen, lehenik entitatean abiatzea adostu behar da, gero azterketa egin, eta amaieran, baldintzak baldin badaude, izena eman. Berdin da azkenean baldintzarik ez dagoela ikustea. Prozesua da garrantzitsuena.
Jarraian, Arabako Pilota Federazioan eta Lautadako zenbait klubetan (irristaketa, futbola, taekwondo, pilota eta waterpolo) hau guztia praktikan nola lantzen ari den eta ariguneak nola identifikatzen ari diren azaldu zuten.
Halaber, dauden arazoak eta oztopoak ere aztertu zituzten, honakoak besteak beste:
-Aurten, hauteskunde urtea da federazioetan eta datozen juntak nolako konpromisoa izan dezaketen ezin da orain jakin.
-Koronabirusak sortutako egoerak ere, bete betean eragiten du mugikortasunean eta horrek asko zailtzen du antolaketa lana.
-Federazio batzuetan euskararen egoera ahula da eta euskaldun kopuru gutxi dago.
-Lehen begiratuan ere, nahiko nabaria da kasu batzuetan ezinezkoa izango dela arigunerik sortzea (adibidez, Igeriketa Federazioan horrela komentatu da). Antzeko egoera ikusten da klub batzuetan (Lautada waterpolo ).
Edonola, baikor aritu ziren eta etorkizunari begira dauden aukerak aztertu zituzten.
KIROLA ETA EUSKARA
Jokin Larrañaga: “Kirol Lege berria behingoz onartzea ezinbestekoa izango da”
Arabako Aldundiko Euskararen Foru Zerbitzuburua, kirola eta euskara uztartzeko bideaz
Euskal Kirolari, kirola euskaraz eta etxean egiteko tresna
Erreferentziazko zenbait kirolarik erakutsiko dute nola entrenatzen diren eta herritar guztiek egin ditzaketen zenbait ariketa gomendatuko dituzte
Bizkaian Kirola ere Euskaraz ekitaldia izan zen astelehenean
Bizkaian kirol mundua euskalduntzen jarraitzeko konpromiso irmoa berretsi zuten eragile ezberdinek