EUSKAL PILOTA
Malerrekako XIX. pilota txapelketako finalistak zehaztu dira
Argazkiak: Erreka K.E.
Malerrekako XIX. eskuz binakako pilota txapelketan elite eta senior mailako finalerdiak jokatu zituzten pasa den asteazkenean eta ostegunean hurrenez hurren, Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan.
Elite mailako finalerdiak, asteazkenean jokatu ziren, arratsaldeko 18:30ean, non Oberena eta Buruzgain elkarteetako bikoteen arteko lehia eman zen:
Oskoz eta Irurita (Oberena), 22 – Iriarte eta Gaskue (Buruzgain), 18
Astiz eta Sarasa (Buruzgain), 14 – Mata (Oberena) eta Azanza (Irurtzun), 22
*Bigarren finalerdian, Canabal eta Aldabe igantziarrak aritzekoak ziren, baina lesioen ondorioz, ez zuten ez batak ez besteak jokatzerik izan, haien ordez Mata eta Azanza aritu zirelarik.
Senior mailako finalerdiak berriz, ostegunean jokatu ziren ordutegi berdinean, emaitzak honakoak izan zirelarik:
Landa eta Agirre (Oberena), 22 – Txoperena (Oberena) eta Gurrea (Larraun), 16
Igoa eta Santamaria (Oberena), 22 – Ariztegi (Txaruta) eta Cordon (Oberena), 15
Gauzak honela, joan zen igandean kategoria txikienetako finalerdiak jokatu zirelarik eta asteazkenean elite mailakoak eta ostegunean senior mailakoak lehiatuta, otsailaren 20an Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan jokatuko diren finaletako protagonista guztien izenak jakinak dira dagoeneko.
Benjaminetan, Arkupe elkarteko Urko Telletxea igantziarra eta Jon Madariaga lesakarra, Oberenako Mauleon eta Remirezen kontra arituko dira; alebinetan, Oberenako Rekalde eta Laso, Buruzgaingo Barbarin eta Iribarrenen kontra; infantiletan, Txarutako Prim eta Goienetxe, Irurtzungo Igoa eta Oberenako Nazabalen kontra; kadeteetan, Errekako Apezetxea eta Agesta, Oberenako Sanchez eta Garciaren kontra; jubeniletan, Iriarte (Larraun) eta Peñalver (P.P. San Sebastian), Oberenako Ibarra eta Murilloren kontra; seniorretan Oberenako Landa eta Agirre, Igoa eta Santamaria taldekideen kontra eta elite mailan azkenik, Oberenako Oskoz eta Irurita, Oberenako Mata eta Irurtzungo Azanzaren kontra.
Arrizabalagak eta Gamindek irabazi dute Emakume Master Cup txapelketa
Finalean garaipen erosoa lortu ondoren, Amaia Aldai eta Andrea Capellanen aurka (22-3)
Loitegi eta Zaldua dira Berria Erremonte Txapelketako lehenengo finalistak
Erraz irabazi zuten Goikoetxea V.a-Odeiren aurka 20-35 Berria Erremonte Txapelketako norgehiagokan
Maiatzean hasiko den 2022ko Jai Alai World Tour zirkuitua aurkeztu dute Bilbon
Donostia, Markina, Gernika eta Hondarribia izango dira lehiaketaren egoitzak