EUSKAL PILOTA
Malerrekako XIX. pilota txapelketako finalak larunbatean jokatu ziren
Argazkiak: Erreka K.E.
Malerrekako XIX. pilota txapelketako finalak jokatu ziren iragan larunbatean Donezteben eta Lesakan, goizeko 10:00etatik aurrera.
Doneztebeko Erreka elkarteak hemeretzigarren aldiz antolatutako Malerrekako eskuz binakako pilota txapelketaren finalak otsailaren 20an lehiatu ziren, osasun egoera dela-eta, finalak bi pilotalekutan banatu zituztelarik: kategoria txikienetakoak Lesakan eta nagusienak Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan.
Esan bezala, Lesakan, kategoria txikienetako hiru finalak jokatu zituzten. Ateak itxita jokatu ziren partiduak baina Erreka Elkarteko FACEBOOK kontutik zuzenean ikusteko aukera egon zen. Emaitzak honakoak izan ziren:
-Benjaminetan, Arkupe elkarteko Urko Telletxea igantziarrak eta Jon Madariaga lesakarrak 18-5 irabazi zieten Oberenako Mauleon eta Remirezi
-Alebinetan, Buruzgaingo Barbarin eta Iribarrenek 18-10 irabazi zieten Oberenako Rekalde eta Lasori
-Infantiletan, Txarutako Prim eta Goienetxek 18-9 irabazi zieten Irurtzungo Igoa eta Oberenako Nazabali
Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan, berriz, kategoria nagusienetako lau finalak jokatu zituzten. Aforo mugatuarekin eta prestatutako protokoloa betez, frontoira sartzeko aukera izan zen kasu honetan. Emaitzak honakoak:
-Kadeteetan, Errekako Apezetxea eta Agestak 22-14 irabazi zieten Oberenako Sanchez eta Garciari
-Jubeniletan, Iriartek (Larraun) eta Peñalverrek (P.P. San Sebastian) 22-16 irabazi zieten Oberenako Ibarra eta Murillori
-Seniorretan Oberenako Igoak eta Santamariak 22-14 irabazi zieten Landa eta Agirreri
-Elite mailan, Oberenako Oskozek eta Buruzgaingo Gaskuek 22-14 irabazi zieten Oberenako Mata eta Irurtzungo Azanzari
Pasa den urtarrilaren 17an abiatu zen Doneztebeko Erreka elkarteak hemeretzigarren urtez antolatutako eskuz binakako pilota txapelketa. Covid-19 gaitzak eragindako pandemiaren eraginez, aurtengo ekitaldian Nafarroako pilotariak bakarrik aritu dira.
Nafarroako Foru Komunitateko Torneoko eskuzko finalak, igandean
Navarra Arena frontoia emakumezkoen esku pilota onenaren erakusleihoa izango da
Hiru bikote sailkatu dira finalerdietara azken jardunaldiaren faltan
Ansa II.a-Juanenea edo Ezkurra II.a-Zaldua I.a bikoteentzat izango da azken txartela
Laxoa Txapelketako bigarren itzuliari ekin diote
Irurita Miguelene eta Doneztebe The Moment nagusitzen ari dira momentuz laxoa txapelketan