EUSKAL PILOTA
Malerrekako pilota erronkako ligaxka amaitu da
Ados pilota elkarteak eta Malerrekako Mankomunitateak, Malerrekan errespetuzko harremanak kanpainaren barruan, Malerrekako Erronka pilota txapelketa antolatu dute, zazpi asteburutan emakume profesionalen arteko pilota partidak jokatuko dituztelarik zazpi herritan.
Berriki jokatu duten txapelketan egin duten bezala, amen abizenekin jokatu dute Ados pilota elkarteko emakumeek Malerrekako erronka ere. Txapelketari dagokionez, bertako mendien izena duten lau taldetan banatutako hamabi emakume aritu dira, talde bakoitzean hiru pilotari izan direlarik. Jardunaldi bakoitzean binakako partida bat 22 tantora eta lau eta erdiko partida 18 tantora jokatu dituzte profesionalek. Talde guztiak elkarren aurkako ligan aritu dira eta finala 2 talde onenen artean lehiatuko da.
Lehenengo jardunaldia pasa den larunbatean jokatu zen, apirilaren 9an, eta asteburu hontan berriz, amaiera eman zaio ligaxkari.
Zubietan lehiaturiko Malerrekako Erronkako 5.jardunaldian Ekaitza eta Axkin taldeek neurtu zituzten indarrak eta azkenean jokoan zeuden 2 puntuak Ekaitzarentzat izan ziren, honenbestez finalerako txartela eskuratu zuen lehenengo taldea izan zelarik, 4 puntu pilatuta
EMAITZAK
Ekaitza 2 Axkin 0
Iturriaga 18 Ruiz de Infante 13
Etxekolonea-Mendiburu 22 Orbegozo-Agirre 20
Ligaxkako azken jardunaldia larunbat honetan, maiatzaren 14an, lehiatu zen Urrozen, bertan erabaki zelarik hilaren 22an Sunbillan jokatuko den finalean zein talde arituko diren. Puntu bakarra aski zuen finalerako sailkatzeko eta horixe lortu zuen Mendaur taldeak. Beraz, Mendaur izango da Ekaitzaren aurka datorren igandeko final haundian.
Lau eta erdiko partidan, Axkingo Ruiz de Infantek 18-5 irabazi zion Mendaurko Arrietari. Binakako partidan, ordea, Mendaur taldearekin aritu zen Goiuri Zabaleta eta Mujikak, 22-8 irabazi zieten Axkingo Orbegozo eta Ainhoari.
EMAITZAK
Mendaur 1 Axkin 1
Ruiz de Infante 18 Arrieta 5
Orbegozo- Ainhoa 8 Zabaleta-Mujika 22
Gauzak honela, maiatzaren 22an, igande eguerdian Sunbillan jokatuko den finalean Ekaitza (Iturriaga, Etxekolonea eta Mendiburu) eta Mendaur (Arrieta, Oses eta Mujika) izango dira aurrez aurre.
Pilotaren ofizialtasuna Nazioarteko Federazioaren mahai gainean
Ezohiko Batzar Orokorra deitu du Euskal Herriko Pilota Federazioak egindako eskaera ebazteko
Emaitza bikainak lortu ditu Pilotako Euskal Selekzioak Munduko Txapelketan
Altziran jokatu da C.I.J.B Erakundearen Munduko txapelketa
Euskal Pilotan Euskal Selekzio ofiziala!
Euskal Pilota Selekzioa kolektiboak aldarrikapen ekitaldia egin du Durangon Euskal Selekzioa aldarrikatzeko