EUSKAL PILOTA
Malerrekako pilota erronka Saldiasera ailegatu da
Ados pilota elkarteak eta Malerrekako Mankomunitateak, Malerrekan errespetuzko harremanak kanpainaren barruan, Malerrekako Erronka pilota txapelketa antolatu dute, zazpi herritako udalen eta Doneztebeko Santamaria jatetxearen eta Ttipi-Ttapa Fundazioaren laguntzarekin.
Ezkurran, Donamarian eta Legasan jokatutako hiru lehenbiziko jardunaldien ondoren, txapelketaren laugarren jardunaldia lehiatu zen pasa den igandean, maiatzaren 1ean, 12:00etan Saldiasko pilotalekuan.
Bertan, Ekaitza eta Mendaur taldeak izan ziren ziren aurrez aurre. Ekaitza taldearekin, Iera Iturriaga, Naroa Etxekolonea eta Ane Mendiburu aritu ziren eta Mendaur taldearekin, Arrieta, Oses eta Mujika. Binakako partida bat 22 tantora eta lau eta erdiko beste partida bat 18 tantora jokatu zituzten. Profesionalen arteko partiden aurretik, 11:00etan eskualdeko pilotari gaztetxoen arteko partidak jokatu zituzten, txapelketan zehar ohikoa den bezala.
Laugarren jardunaldi honetan, lau eta erdiko lehian Ekaitza taldea nagusitu zen, Mendiburuk Osesi 18-9 irabazita. Binakakoan berriz Mendaurrek erdietsi zuen garaipena, Etxekolonea-Iturriaga bikoteak Arrieta eta Mujikari 22-16 irabazi ostean. Gauzak horrela, puntu bana eskuratu zuten bi taldeek, nahiz eta tanteoa Ekaitzaren aldekoa izan zen.
TXAPELKETAKO EMAITZAK
- jardunaldia: Mendaur 2- Xaruta 0
4terdi:
🔴Oses 18 🔵Aldaregia 9
Binaka:
🔴Arrieta-Mujika 22 🔵Iantzi-Ruiz de Larremendi 16
- jardunaldia: Xaruta 1 – Ekaitza 1
4terdi:
🔴Mendiburu 18 🔵Iantzi 9
Binaka:
🔴Etxekolonea-Iturriaga 18 🔵Aldaregia-Ruiz de Larramendi 22
3. jardunaldia: Xaruta 2 – Axkin 0
4terdi:
🔴 Iantzi 18 🔵 Agirre 17
Binaka:
🔴Zabaleta-Orbegozo 20 🔵 Aldaregia-Ruiz de Larramendi 22
4. jardunaldia: Mendaur 1- Ekaitza 1
4terdi:
🔴 Mendiburu 18 🔵 Oses 9
Binaka:
🔴 Etxekolonea-Iturruaga 16 🔵 Arrieta-Mujika 22
MALERREKAKO ERRONKA TXAPELKETA
Bertako mendien izena duten lau taldetan banatutako hamabi emakume arituko dira, talde bakoitzean hiru pilotari izango direlarik. Jardunaldi bakoitzean binakako partida bat 22 tantora eta lau eta erdiko partida 18 tantora jokatuko dituzte profesionalek. Talde guztiak elkarren aurkako ligan arituko dira eta finala 2 talde onenen artean lehiatuko da.
Berriki jokatu duten txapelketan egin duten bezala, amen abizenekin jokatuko dute Ados pilota elkarteko emakumeek Malerrekako erronka ere.
TALDEAK
Ekaitza: Iturriaga, Etxekolonea eta Mendiburu
Mendaur: Arrieta, Oses eta Mujika
Axkin: Orbegozo, Ruiz de Infante eta Agirre
Xaruta: Ruiz de Larramendi, Iantzi eta Aldaregia
EGUTEGIA
Ezkurra, apirilaren 9an, larunbatean 19:00etan
Xaruta – Mendaur
Donamaria, apirilaren 17an, igandean 19:00etan
Axkin – Ekaitza
Legasa, apirilaren 23an, larunbatean 19:00etan
Axkin – Xaruta
Saldias, maiatzaren 1ean, igandean 12:00etan
Ekaitza – Mendaur
Urroz, maiatzaren 6an, ortziralean 19:00etan
Mendaur – Axkin
Zubieta, maiatzaren 15ean, igandean 12:00etan
Ekaitza – Txaruta
Finala maiatzaren 22an jokatuko dute Sunbillan, 12:00etan
2022ko E.H-ko Pilota Egokituko topaketa, larunbatean Azpeitian
Lehen aldiz, Euskal Herri mailako Pilota Egokituko topaketa bat antolatuko da
Markina-Xemeingo Grand Slama ekainaren 12an hasiko da
Puntistarik onenak ibiliko dira lehian, hiru bikoteko bi multzotan banatuta
Sagardoaren Txapelketaren lehenengo fasea amaitu da
Urriza-Zubiri, Goikoetxea V-Barrenetxea IV, Segurola-Azpoiroz eta Ansa II-Juanenea bikoak sailkatu dira