EUSKAL PILOTA

Malerrekako Erronka txapelketako bigarren jardunaldia lehiatu da

2022/04/18

Argazkiak: Ados Pilota

Ados pilota elkarteak eta Malerrekako Mankomunitateak, Malerrekan errespetuzko harremanak kanpainaren barruan, Malerrekako Erronka pilota txapelketa antolatu dute, zazpi asteburutan emakume profesionalen arteko pilota partidak jokatuko dituztelarik zazpi herritan.

Lehenengo jardunaldia pasa den larunbatean jokatu zen, apirilaren 9an, arratsaldeko 19:00etan hasita, Ezkurrako pilotalekuan, bertan Xaruta (Ruiz de Larramendi, Iantzi eta Aldaregia) eta Mendaur (Arrieta, Oses eta Mujika) taldeak aritu zirelarik elkarren aurka. Azkenean, lau eta erdiko zein binakako partiduko garaipenak Mendaurrentzat izan ziren, hartara lehenengo 2 puntuak eskuratu zituztelarik:

Igande honetan berriz, apirilaren 17an, 19:00etan Donamarian jokatu zuten bigarren jardunaldia, bertan Xaruta eta Ekaitza aurrez aurre izan zirelarik.

Bi lehiak oso berdinduak izan ziren. Hain zuzen, lau eta erdiko partidan 18-9 irabazi zion Ekaitzako Mendiburuk Xarutako Iantziri. Binakako partidan, aldiz, Ekaitzako Etxekoloneak eta Iturriagak 18-22 galdu zuten Aldaregia eta Ruiz de Larramendiren kontra. Hortaz, partida bana irabazi zuten bi taldeek, baina tanteoa Ekaitzakoen aldekoa izan zen, bost tanto gehiago egin zituztelako.

Malerrekako erronkako hirugarren jardunaldia apirilaren 23an, larunbatean 19:00etan hasita jokatuko dute Legasako pilotalekuan, Axkin (Orbegozo, Ruiz de Infante eta Naroa Agirre) eta Xaruta (Iantzi, Aldaregia eta Ruiz de Larramendi) taldeen artean.

TXAPELKETAKO EMAITZAK

  1. jardunaldia: Mendaur 2- Xaruta 0

4terdi:

🔴Oses 18  🔵Aldaregia 9

Binaka:

🔴Arrieta-Mujika 22 🔵Iantzi-Ruiz de Larremendi 16

  1. jardunaldia: Xaruta 1 – Ekaitza 1

4terdi:

🔴Mendiburu 18 🔵Iantzi 9

Binaka:

🔴Etxekolonea-Iturriaga 18 🔵Aldaregia-Ruiz de Larramendi 22

MALERREKAKO ERRONKA TXAPELKETA

Bertako mendien izena duten lau taldetan banatutako hamabi emakume arituko dira, talde bakoitzean hiru pilotari izango direlarik. Jardunaldi bakoitzean binakako partida bat 22 tantora eta lau eta erdiko partida 18 tantora jokatuko dituzte profesionalek. Talde guztiak elkarren aurkako ligan arituko dira eta finala 2 talde onenen artean lehiatuko da.

Berriki jokatu duten txapelketan egin duten bezala, amen abizenekin jokatuko dute Ados pilota elkarteko emakumeek Malerrekako erronka ere.

TALDEAK

Ekaitza: Iturriaga, Etxekolonea eta Mendiburu

Mendaur: Arrieta, Oses eta Mujika

Axkin: Orbegozo, Ruiz de Infante eta Agirre

Xaruta: Ruiz de Larramendi, Iantzi eta Aldaregia

EGUTEGIA

Ezkurra, apirilaren 9an, larunbatean 19:00etan

Xaruta – Mendaur

Donamaria, apirilaren 17an, igandean 19:00etan

Axkin – Ekaitza

Legasa, apirilaren 23an, larunbatean 19:00etan

Axkin – Xaruta

Saldias, maiatzaren 1ean, igandean 12:00etan

Ekaitza – Mendaur

Urroz, maiatzaren 6an, ortziralean 19:00etan

Mendaur – Axkin

Zubieta, maiatzaren 15ean, igandean 12:00etan

Ekaitza – Txaruta

Finala maiatzaren 22an jokatuko dute Sunbillan, 12:00etan

Bueltan dira Zesta Puntako txapelketak

Bueltan dira Zesta Puntako txapelketak

Ostiral honetan, Jai Alai Masters Series Txapelketako lehen finalerdia jokatuko da, Beaskoetxea-Lekerika eta Erkiaga-Aldazabal bikoteen artean