MENDI LASTERKETAK
Maite Maiora txapeldun Saint Lary Patoun
Maite Maiorak Frantziako Saint Lary-Soulan herri inguruan jokatzen den Saint Lary Patou Trail mendi maratoia irabazi zuen pasa den asteburuan, 5 ordu, 13 minutu eta 42 segundoko denbora eginda.
Patou Traila mendi lasterketa beteranoa da, zeina hiru egunetan zehar egiten den Saint Lary Soulanen, Aure haranako herri ezagunean. Modalidade ezberdinetan lehiatzen da Traila: KBertikala, 11km, 20km, Skyrace 22k eta Marathon 42k.
La Patou Trail Maratoia proba erregina da, 42 kilometro ditu eta 3.300 metrotako desnivel positiboa, eta banaka zein erreleboka korritu daiteke. Proba honetako ibilbidea Saint Lary Soulan eski estaziotik igarotzen da, gero Tramezaigues bailarara jaitsi eta handik Consaterre lakuak dauden pareraino igotzeko. Amaieran Cap de Laubère jaitsi behar zuten Saint Lary-Soulan herrira ailegatu aurretik.
Lehenengo kontrol-gunetik aurrera jarri zen lasterketa buruan bakarrik Maiorak, eguraldiaren gorabeherei aurre eginda: behelainoa, eguzkia, beroa, euria, haizea, hotza eta lokatza, denetarik izan baitzuten korrikalariek.
Lasterketaren erdialdeko kontrol gunean berriz 2 ordu eta 25 minutuko denbora egin zuen mendaroarrak, atzetik zetorrenari dagoeneko 19 minutuko aldea aterata. Handik aurrera, abantaila haunditzen joan zen eta helmuga zapaltzerakoan 5:13:42ko denbora egina zuen, bigarren izandako Emeline Oudeti 42 minutuko aldea aterata eta hirugarrenari (Carole Duhart) ordubete baino gehiago.
SAILKAPENA:
- MAIORA ELIZONDO MAITE 5:13:42
- OUDET EMELINE 5:55:46
- DUHART CAROLE 6:16:58
- MAENZA KARINE 6:43:36
- ALQUIER MAGALI 6:44:37
- RENOUX LUCILE 6:49:38
- FABRE KARINE 7:02:33
- MARC NOELLE 7:03:13
- THIRIEZ CAMILLE 7:03:43
- POMMIES KATTALIN 7:04:03
Diego Cuadrado eta Laura Garcia azkarrenak Gasteiz Hiriaren 14. edizioan
LASTERKETAK Goizeko 11:00etan eman dio hasiera Jon Esturo EH Kirola Elkarteko kideak Gasteiz Hiria XIV. Herri Lasterketari. 500 bat lagun aurkitzen ziren irteera marraren atzean Gasteiz zeharkatuko zituen 10 kilometroak egiteko prest. Eguraldia lagun, adin...
Luis Maria Urizar nuevo líder del circuito tras la victoria conseguida en Amurrio
LASTERKETAK/MENDI DUATLOIA Amaia Luquin sige como lider en la clasificación femenina Los corredores que tomaron la salida en la séptima prueba del II. Circuito de Duatlon de Montaña de Euskal Herria celebrada en Amurrio, tuvieron la compañía de la lluvia...
Erguin y Luquin se imponen en Azpeitian
LASTERKETAK/MENDI DUATLOIA Ninguno de los dos dieron opción a la sorpresa Aunque la lluvia no dio tregua durante todo el día, 104 fueron los corredores inscritos en la sexta prueba del circuito de duatlón de montaña de Euskal Herria celebrado en Azpeitia. Los...