MENDI LASTERKETAK
Maite Maiora eta Ibai Larrea nagusi Antzuolako 8 miliak mendi lasterketan
Pasa den urtean egitekoa zen Antzuolako 8 Miliak mendi lasterketaren bederatzigarren edizioa, Covid-19ak eragindako egoeragatik bertan behera geratu zena, igande honetan jokatu da.
Denetara irteera puntuan zeuden 300 partaidetatik 246 lasterkarik amaitu zuten 13,8 kilometroko ibilbidea eta 835 metroko desnibela duen proba.
Gizonezkoetan, etxeko lasterkari bat izan zen azkarrena, Gipuzkoako kros txapelketa irabazi berri duen Ibai Larrea gaztea. Era berean, lasterketako errekorra ondu du, ordubete, bi minutu eta 52 segundotan helmugaratuta. Emakumezkoetan berriz, Maite Maiora mendaroarra erraz gailendu zen Antzuolako plazan, 1:19:26ko denbora eginda.
Lehia estua egon zen Irimoko gailurrera arte gizonen proban, izan ere, Ibai Larrea antzuolarra eta Iñigo Alzola arrasatearra elkarrengandik oso gertu egon ziren ordurarte. Irimoko tontorrera aurretik iritsi zen arrasatearra, baina probako bigarren erdian antzuolar gaztea nagusitu zen. Bergarako Beñat Etxabek hirugarren egin zuen, podiuma osatuz. Aipatzekoa da, laugarren postuan bi segundutara honen anaia, Jokin Etxabe sailkatu zela.
Emakumezkoetan berriz, Maite Maiora mendaroarrak ez zuen aurkaririk izan eta lasterketa guztia bakarrik egin ostean, garaipen erosoa lortu zuen Antzuolako plazan, bigarren sailkaturiko Ane Zabala (1:25:41) arrasatearrari sei minutuko aldea aterata (emakumezko beterano onenaren saria ere jaso zuen Zabalak). Arrasatearrengandik minutu eskasera iritsi zen hirugarren sailkatua, Irati Larrañaga usurbildarra (1:26:28).
Sailkapen orokorra (gizonezkoak)
Ibai Larrea Aranguren (1:02:52)
Iñigo Alzola Gordoa (1:03:45)
Beñat Etxabe Leturia (1:05:56)
Sailkapen orokorra (emakumezkoak)
Maite maiora Elizondo (1:19:26)
Ane Zabala Bruña (1:25:41)
Irati Larrañaga Matxain (1:26:28)
Beterano onenak
Gizonezkoetan: Xabier Lazkano Bikendi ( 1:18:54)
Emakumezkoetan: Ane Zabala Bruña (1:25:41)
Berako Mendi Maratoi Erdia ez da aurten lehiatuko
2021ko apirilean lehiatu ahal izateko prestakuntza lanetan hasi dira dagoeneko lasterketaren antolatzaileak
Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia irailaren 19ra atzeratu egin dute
Covid-19a sortzen ari den ondorioak kontuan izanda eta erakundeek emandako aholku eta aginduak jarraituz hartu dute erabakia
Lesakako II. Mendi Lasterketa irabazi du Hodei Lujanbiok
Emakumeen artean Maite Karrika donostiarra nagusitu zen eta Gazte Trailen Mattin Lekuona lesakarra eta Ainhoa Etxegarai beratarra