EUSKAL SELEKZIOA/MENDI LASTERKETAK

Maila handia erakutsi zuen Euskal Selekzioak Mendi Lasterketako Munduko Kopako hirugarren proban

2019/05/17

→ emf.eus: MENDIKO LASTERKETAK / MAILA HANDIKO TRANSVULCANIA EUSKAL SELEKZIOARENTZAT

MENDIKO LASTERKETAK

MAILA HANDIKO TRANSVULCANIA EUSKAL SELEKZIOARENTZAT

Larunbatean jokatu zen La Palman (Kanariar Irlak, Espainia) Munduko Kopako laugarren proba. Transvulcaniakoa, ultra distantziako lehen proba zen 2019ko egutegian, eta beste behin, Euskal Selekzioko kideak maila handian aritu ziren.

Estibarizen atzetik aurrerakoa

Bazekien zer zen ultra lasterketetan aritzea. Eginak zituen Euskal Herrian, bai Leitzako (Nafarroa) Euskal Herria Mendi Erronka eta Hiru Handiak. Esperientzia ezinbestekoa izaten da horrelako probetan, eta Julen Martinez de Estibarizek ederki zekien denbora soberan izaten dela horrelako lasterketetan. 76,7 kilometroko luzera eta 4350 metroko desnibela dituen ibilbidean, atzetik aurrerako lasterketa egin zuen arabarrak. Helmugan, hamairugarren postuan amaitu zuen, 8 ordu,12 minutu, eta 25 segundorekin. Irabazlea, Thibaut Garrivier (7;11,04) frantziarra izan zen. Euskal Selekzioko beste kideak, Hassan Ait Chaouk, lasterketa bertan behera utzi behar izan zuen 40. kilometroan urdaileko arazo batzuk medio.

Zorroza eta Mujika, erregulartasunaren eredu

Bi izan ziren La Palmara gerturatu ziren emakumeak, Maria Zorroza eta Mayi Mujika. Bata debutaria, Zorroza; bestea, esperientziaduna, Mujika. Kilometro askotan batera joan ziren arren, gernikarrak aurrera jo eta hamargarren postuan amaitzea lortu zuen (9;26,44). Ez zen batere postu txarra izan debutaria izateko. Bertan lortutako postuarekin, Munduko Kopako finalean egoteko aukera izango du. Mayi Mujika bestalde, erregular ibili zen ibilbide guztian zehar, eta helmugan hamabigarren postuan sartzea lortu zuen (9;46,46). Lasterketaren irabazlea, Ragna Debats holandarra izan zen.

La Palman izan zen hautatzailea, Iñaki Uribe-Etxebarria, oso gustora agertu zen larunbateko emaitzekin. “Oso maila ona egon zen lasterketan, eta gure lasterkariak ere maila gorenean ibili dira. Pena bakarra, Ait Chaouren erretiratzea izan zen”.

Munduko Kopako hurrengo proba, Frantzian jokatuko da datorren igandean, maiatzak 19, Saint-Honorén. Sky Race des Matheysins lasterketak, 27 kilometroko luzera eta 1980 metroko desnibel positiboa izango ditu.

Munduko Kopako mendi lasterketen egutegia

Apirilak 21: Mt Awa. Japon
Maiatzak 11: Transvulcania. Kanariar Uharteak
Maiatzak 19: Skyrace des Matheysins. Frantzia
Ekainak 15. Livigno skymarathon. Italia
Ekainak 29. Olympus marathon. Grezia
Uztailak 14: Buff Epir Trail. Kataluinia
Uztailak 28. Skyrace Comapedrosa. Andorra
Abuztuak 23. Matterhorn Ultraks. Suitza
Irailak 15. Zacup Skyrace. Italia
Urriak 5. Sky pirineu. Kataluinia
Urriak 19. Finala. Italia

Koldo Aldalur: «Ito zorian»

Koldo Aldalur: «Ito zorian»

«Inora ez goazela iruditzen zait: eragin eta eragin egiten dugu geure burua engainatu arte, baina beti toki berean gabiltza»