MENDI LASTERKETAK
Maiatzaren 22an jokatuko da II. Talai Mendi Trail lasterketa
Datorren maiatzaren 22an, igandea, lehiatuko da II. Talai Mendi Trail lasterketa, goizeko 10:00etatik aurrera, Talai Mendi Elkarteak antolatuta. Orioko plazatik abiatu eta bertan amaituko da proba, 14 kilometroko ibilbidea osatu ondoren, 1.200 metroko gorabeherarekin. Nagusiki Kukuarri mendiaren inguruan ibiliko dira, eta 650 metroko desnibel positiboa izango du.
Izena emateko epea laster zabalduko dute, urtarrilaren 10ean, Kronoak.com webgunean,eta maiatzaren 19ra arte irekita egongo da, antolatzaileek aipatutakoaren arabera izena ematen duten aurreneko 200 korrikalarientzat egongo delarik tokia.
Iaz jokatu zen aurrenekoz lasterketa, eta Oihana Kortazar eta Ibai Makazaga izan ziren garaileak, guztira 228 korrikalarik parte hartu zutelarik.
Gizonezkoei dagokionez, Ibai Makazaga zarauztarrak lortu zuen garaipena helmugan 59:44 denbora eginda (berak bakarrik lortu zuen ordubetetik jaistea), Pello Perez (1:01:39) izan zen bigarren eta Aitor Regillaga (1:01:41 ) hirugarren.
Emakumezkoen artean borroka estuagoa egon zen eta azkenean Oihana Kortazar (01:05:38) gailendu zen, Onditz Iturbek (1.07.13) eta Oihana Azkorbebeitiaren (1.08.05) aurretik.
Hauek izan ziren sailkapenak:
Gizonezkoak
1 MAKAZAGA ARISTI, IBAI 0:59:44 4:16 ORIO
2 PEREZ IGARZABAL, PELLO 1:01:39 0:01:55 4:24 HERNANI
3 REGILLAGA BELOKI, AITOR 1:01:41 0:01:57 4:24 TOLOSA
4 FERNANDEZ ARIN, JULEN 1:01:49 0:02:05 4:25 HONDARRIBIA
5 FROEMMING ALDANONDO, BEÑAT 1:02:07 0:02:23 4:26 IDIAZABAL
Emakumezkoak
1 KORTAZAR ARANZETA, OIHANA 1:05:38 0:05:54 4:41 MUTRIKU
2 ITURBE ARGINZONIZ, ONDITZ 1:07:13 0:07:29 4:48 IGORRE
3 AZKORBEBEITIA URIZAR, OIHANA 1:08:05 0:08:21 4:52 ABADIÑO
4 ETXEZARRETA GURRUTXAGA, MAITE 1:11:27 0:11:43 5:06 AZPEITIA
5 ZUBILLAGA, OHIANA 1:17:38 0:17:54 5:33 TOLOSA
Zuiako Duatloia irabazi dute Enara Oronoz eta Gonzalo Fuentesek
Probari ekiteko, 14 kilometro egin behar izan zituzten korrika, ondoren 64 kilometro bizikletan eta azkenik beste 7 kilometro korrika
Irati Beorlegi eta Hodei Lujanbiok irabazi dute San Markos Mendi Lasterketa
Errenteriako Atletismo Taldeak antolatuta, guztira 149 korrikalari aritu ziren lasterka
Gasteizko Maratoi Erdia, abenduaren 19an
2020ko etenaldiaren ostean, probaren 43. ediziorako data zehaztu berri dute antolatzaileek