EUSKAL PILOTA
Luzean taldeak irabazi du 58. Enrique Abril Errebote Txapelketa
Irailaren hasieran hasi zen Enrique Abril Errebote Txapelketaren 58. edizioa, bertan Euskal Herriko sei talde aritu direlarik:
-A Multzoan: Zaharrer Segi (Baigorri, Nafarroa Beherea); Zubieta (Zubieta, Gipuzkoa); Behar Zana (Villabona, Gipuzkoa).
-B Multzoan: Luzean (Donibane Lohitzune, Lapurdi); Kanboarrak (Kanbo, Lapurdi); Txost (Oiartzun, Gipuzkoa).
Hasierako fase honetan, itzuli bateko ligaxka jokatu zen multzo bakoitzean eta izandako emaitzen arabera honela geratu zen sailkapena:
A MULTZOA
1. Behar Zana (Villabona, Gipuzkoa), 4 puntu
2. Zaharrer Segi (Baigorri, Nafarroa Beherea), 3 puntu
3. Zubieta (Zubieta, Gipuzkoa), 2 puntu
B MULTZOA
1. Luzean (Donibane Lohizune, Lapurdi), 4 puntu
2. Kanboarrak (Kanbo, Lapurdi), 3 puntu
3. Txost (Oiartzun, Gipuzkoa), 2 puntu
Kanporaketen fasea etorri zen jarraian, non bi finalerdi lehiatu ziren aurreko fasean multzo bakoitzeko ligaxkan lehen bi postuetan sailkatutako taldeak gurutzatuta (A1-B2; B1-A2).
Finalerdi hauetan, batetik Behar Zana eta Kanboarrak neurtu ziren eta bestetik, Luzean eta Zaharrer Segi, azkenean Behar Zana eta Luzean taldeak sailkatu zirelarik finalera.
Pasa den igandean, urriak 17, jokatu zen beraz final haundia, arratsaldeko 16:30ean, Oiartzungo Beheko plazan, non Donibane Lohizuneko Luzean taldeak jantzi zuen txapela, beste behin ere, Behar Zanari 13-2 irabazita.
Enrique Abril Errebote Txapelketaren palmaresari dagokionean, Luzean taldea da sailkapen buru, 18 txapelekin (11 aldiz txapeldunorde). Atzetik ditu Aviron Bayonnais, 14 txapelekin (6 aldiz azpitxapeldun); Kapito Harri, 11rekin (7 aldiz txapeldunorde); Behar Zana eta Noizbait, 4rekin (9 eta 7 aldiz azpitxapeldun, hurrenez hurren); Endaiarrak 2rekin (behin txapeldunorde); eta Zaharrer Segi, Yoko Garbi eta Zubieta, banarekin (lehenak beste behin izan dira azpitxapeldun, bigarrenak 6 aldiz eta hirugarrenak 5 bider).
Uterga eta Barricartek irabazi dute Iruñerriko erremonte txapelketa
Finalea Ezkurra II.a-Saldias bikoteari 35-31 irabazita
Bizkaia Torneoaren saio bikoitza jokatu zen asteburuan
Ostiralean, Ibarguren-Urrutia 0 Maldonado-Ibai Perez 3, Gaubeka-Gordon 3 Garate-D.Ruiz 0 eta larunbatean Fusto-Del Rio 2 Necol-Cambos 3
Astelehen honetan hasiko da Sagardoaren Txapelketa
Aurtengo edizioa berezia izango da kirola eta telebista uztartuko baitira, ETB1n astelehenero ERREMONTARI saioa izango delarik