HERRI KIROLAK/SEGA
Luixa Uzkudunek eta Mikel Lizartzak irabazi dute Sega Ligako bigarren jardunaldia
Almitza Sega Elkarteak antolatzen du Euskal Herriko XIII. Bakarkako Sega Liga, eta bertan guztira hamar emakumezkok eta 11 gizonezkok helduetan, eta hamasei gaztetxok eman dute izena.
Lehenengo saioa Udaben egin zen, eta bigarrengoa Altzon burutu zen larunbat honetan, 18:00etan hasita, Altzo Muinon, jende ugari bertaratu zelarik.
Emakumezkoen lehian, 35 metro karratuko eremua ebaki behar izan zuten segalariek eta Luixa Uzkudun leaburuarra izan zen lehen sailkatua. Gizonezkoek 100 metro karratuko eremua moztu behar izan zuten, eta kasu honetan, Mikel Lizartza tolosarra izan zen garailea.
Gaztetxoek ere egin zuten bere erakustaldia Altzon. Adinaren arabera, tamaina ezberdinetako sailak moztu behar izan zituzten.
EMAITZAK
Emakumezkoen kategorian:
- Luixa Uzkudun – 01.44,60 – 60 puntu
- Alaitz Imaz – 01.49,56 – 59 puntu
- Maide Garmendia – 1.55,70 – 58 puntu
- Irati Astondoa – 2.05,00 – 57 puntu
- Malou Henriksen – 2.11,00 – 56 puntu
- Susana Lopez – 2.17,95 – 55 puntu
- Ainara Otamendi – 2.32,95 – 54 puntu
- Sheila Sarasola – 3.15,00 – 53 puntu
- Graxi Elosegi – 4.32,75 – 52 puntu
- Leire Murillo – 4.33,10 – 51 puntu
Gizonezkoen kategorian:
- Mikel Lizartza – 3.18,40 – 60 puntu
- Julen Gabirondo – 3.23,91 – 59 puntu
- Migel Mari Jauregi Altzo – 3.34,00 – 58 puntu
- Amaiur Arrospide – 4.08,40 – 57 puntu
- Jon Otegi – 4.21,05 – 56 puntu
- Andoni Urrutia – 4.24,00 – 55 puntu
- Oier Urkola – 4.38,12 – 54 puntu
- Joakin Garmendia – 7.53,40 -53 puntu
15-18 URTEKOAK
- Josu Mendizabal 60 puntu
- Iñigo Etxabe 59 puntu
- Oier Mitxelena 58 puntu
- Jokin Mikeo 57 puntu
14-15 URTEKOAK
- Izadi Arrospide 60 puntu
- Mattin Etxarri 59 puntu
- Iune Mikeo 58 puntu
- Nahia Aranzabe 57 puntu
12-13 URTEKOAK
- Xuban Gartzia 60 puntu
- Inge Goikoetxea 59 puntu
10-11 URTEKOAK
- Irati Tome 60 puntu
- Mari Olazar 59 puntu
- Xare Iriondo 58 puntu
- Haizea Larrañaga 57 puntu
Ligako sailkapenari begiratuta, lehen bi saioetako puntuak batuta, emakumezkoen ligan Alaitz Imaz doa lehen postuan (119 puntu), Luixa Uzkudun bigarren (117 puntu) eta Malou Henriksen hirugarren (116 puntu). Gizonezkoetan berriz, Mikel Lizartza doa lehen postuan (119 puntu) eta puntutan berdinduta, hurrenez hurren, Jon Otegi, Migel Mari Jauregi Altzo eta Julen Gabilondo (116 puntu). Gaztetxoen kategorietan lider doaz Josu Mendizabal (15-18 urte artekoetan), Izadi Arrospide (14-15 urte artekoetan), Inge Goikoetxea (12-13 urte artekoetan) eta Mari Olazar (10-11 urte artekoetan).
Euskal Herriko Sokatira Txapelketako bina jardunaldi asteburuan
Larunbatean Azkoitian gizonekoak 680 kiloko kategorian zein emakumezkoak 540 kilokoan eta igandean Mungian 640 kiloko kategoriko gizonezkoak
Urrezko binakako aizkolari txapelketa jokatu da Deban
Larrañaga-Rekondo bikoteak garaipena eskuratu du Mugertza-Alberdi mendean hartuta eta emakumezkoetan Nerea Sorondok Itxaso Onsalori gailendu zaio
Euskal Herriko Goma Gaineko Soka Tira Txapelketa abian
Irlandako mundiala ortzimugan, datorren larunbatean hasiko da Euskal Herriko zortzinakako sokatira txapelketa