EUSKAL PILOTA
Loitegi eta Goikoetxea nagusi Oriamendi Eskolako txapelketan
Loitegi eta Goikoetxeak jantzi dituzte aurten aurreneko aldiz jokatu den afizionatu mailako erremonte txapelketako txapelak, Oriamendiren Pelota Eskolakoak, hain zuzen ere.
Guztira bost bikote aritu dira lehian: Julen Aguerrezabala Matxin VII.a azpeitiarra eta Aitor Aiestaran hernaniarra, Julen Loitegi urnietarra eta Joseba Goikoetxea donostiarra, Ugaitz Susperregi Ibarguren lezoarra eta Iñaki Arizaga Akuxi aizarnazabaldarra, Odei Arregi tolosarra eta Aritz Eskudero andoaindarra eta Jon Irazu adunarra eta Aritz Murgiondo hernaniarra.
Ostiral honetan jokatu da final haundia eta Loitegi eta Goikoetxea bikoteak izan dira Oriamendi erremonte eskolako txapelketaren lehenengo txapeldunak. 40-31 garaitu zituzten Irazu eta Murgiondo finalean eta merezimendu osoz irabazi dute txapelketa. Ligaxkan gertatu bezala Loitegi eta Goikoetxea gehiago izan ziren eta partidua menderatzea lortu zuten.
Hasiera berdindua izan zuen finalak. Lau erremontistak maila paretsuan hasi ziren eta 18nako berdinketara arte ez zegoen argi nork irabaziko zuen txapela. Hala ere, partidu erditik aurrera Loitegik aurrera pausoa eman zuen eta lehenengo abantaila garrantzitsuak lortu zituzten gorriek. 25-20 egin zuten ihes markagailuan eta hortik aurrera kontrolpean eraman zuten partidua. Loitegik tantoak amaitzen zituen aurrean eta Murgiondok ez zuen agintzen atzean. Abantailak gora egin zuen eta azkenean finala 40-31 irabaztea lortu zuten. Murgiondok zortzi tanto egin zituen sakearekin, baina peloteoan Goikoetxea hobeto aritu zen. Aurrean Loitegi izan zen finaleko erremontistarik nabarmenena, baina Irazuk ere partidu ona jokatu zuen.
Final polita ikusi zen eta nahiz eta ikuslerik ez egon etorkizunari begira balorazio ezin hobea egin daiteke txapelketaren inguruan. Txapeldunak bikote onena izan ziren ligaxkan eta nahiz eta finalerdia ez izan beraien partidurik hoberena, finalean berriz ere mailarik onena erakutsi zuten.
Oriamendi Torneoko bigarren jardunaldia lehiatu zen ostegunean
Urrutia II.a-Aizpuru III.a eta Goikoetxea-Labaka bikoteek garaipenarekin hasi dute Oriamendi Txapelketa
Goikoetxea da 2021 Miami Jai Alaiko denboraldiko txapelduna
Goikoetxeak 165 kiniela irabazi ditu, Imanol Lopezek 113 eta Aritz Erkiagak 83
Oriamendi Torneoko lehen partidua jokatu da
Segurola eta Zaldua I.ak 40-23 irabazi zioten Zaldua II-Larrañaga bikoteari