SASKIBALOIA
Lointek Gernika Eurokopako hurrengo fasera sailkatu da
Lointek Gernika Bizkaia mugarriak ezarriz joan da azken urteotan Europan. Aurreko sasoian historia egin zuen Eurokopako final-zortzirenetara iritsita eta oraingoan ere balentria berbera berretsi du, multzoen faseko hiru partidetatik bi irabaziz eta hirugarrena puntu bakarreko aldearekin galduta, bere multzoko bigarren sailkatu gisa hurrengo faserako txartela erdietsi duelarik.
Lointek Eurokopako multzoen fasea jokatu du urtarrilak 19tik 23ra arte. Bizkaiko taldea F multzoan kokatuta zegoen, Flammes Carolo Basket (asteartean 15:000etan), La Rochee Vendee (ostegunean, 18:00etan) eta Ciudad de La Laguna Tenerife taldeekin (ostiralean, 21:00etan) batera.
Garaipenarekin ekin zion multzoen faseari, Frantziako La Roche-ri 82-67 aise irabazita Eurocupeko multzoen faseko lehen jardunaldian, Valentziako (Herrialde Katalanak) burbuilan.
Fitxa teknikoa:
82.- Lointek Gernika Bizkaia (29+18+23+12): Cornelius (6), Ivanovic (16), Bjorklund (22), Nogaye Lo (9) Ginzo (6) –hasierako taldea- Ariztimuno (2), Arrojo (6), Buch (7), Colhado (2) eta Diez (6).
67.- La Roche Vendee (16+22+14+15): Heriaud (9), Monpierre (3), Lucet (6), Wright Clarke (15), Higgins (8)-haierako taldea- Amant (11), Bankole (8), Pedroso (3), Preneau (2) eta Samson (2)
Carolo Basket taldea mendean hartu zuten ere bizkaitarrek, F multzoko fase erregularreko bigarren jardunaldian. Ustez taldeko aurkaririk gogorrenaren aurka aritu zen Lointek Gernika partida orekatu batean, azkenean 50-57 irabaztea lortu zuelarik.
Fitxa teknikoa
50 – Carolo Basket (15+20+9+6): Bouderra (3), Pouye (14), Nared (2), Miyem (5), Akhator (18) –hasietrako boskotea- Cado (3), Diallo (2), Sy-Diop (1) etaTurner (2).
57 – Lointek Gernika (18+13+19+7): Cornelius (-), Ivanovic (9), Bjorklund (-), Nogaye Lo (10), Ginzo (2) –hasierako boskotea-, Ariztimuno (-), Arrojo (8), Buch (7) eta Colhado (21).
Azkenik, Eurokopako F multzoko hirugarren eta azken jardunaldiko partidan Lointek Gernika Bizkaiak Ciudad de La Laguna Teneriferen aurka (60-61) galdu zuen atzo, baina hala ere Gernikako taldeak final-zortzirenetarako txartela eskuratu du multzoko bigarren sailkatu gisa.
Izan ere, aurreneko bi garaipenen ostean, nahikoa zuten gernikarrek 13 puntu baino alde handiagoarekin ez galtzearekin. Partida orekatua joan zen uneoro nahiz eta Lointek taldea izan den markagailuan aurretik joan dena gehienbat. Partida amaitzeko hamar segundo falta zirenean, norgehiagoka berdinduta zegoen (60-60), eta orduan Tenerifek jaurtiketa libre bat sartu zuen eta azkeneko baloi-jabetzan ordea gernikarrek ez zuten saskiratzen asmatu.
Fitxa teknikoa:
60.- Lointek Gernika (17+11+15+17): Cornelius (9), Ivanovic (3), Bjorklund (15), Ginzo (5) Nogaye Lo (20) –hasierako taldea- Aritzimuno (-), Arrojo (4), Colhado (2) eta Buch (2).
61.- Ciudad de La Laguna Tenerife (10+17+17+17): Bettencourt (2), Raksanyi (5), Atkinson (18), Taylor (16), Fasoula (2) –hasierako taldea- Herrera (-), Kostourkova (2), Santana (1), Ocete (7) Nauwelaers (4) eta Abdi (4).
Gauzak honela, Lointek Gernikak final-zortzirenetarako txartela lortu du. Ondorengo kanporaketak ere “burbuiletan jokatuko dira partida bakarrera”, hiri bakoitzak adar bereko bi norgehiagoka hartuko dituelarik. Eurokopako aurtengo edizioan Euroligatik kanporatutako taldeak sartuko ez direnez laburragoa izango da lehiaketa. Horrela, final-zortzirenak eta final-laurdenak martxoaren 14tik 19ra jokatuko dira, eta Lauko Finala, apirilaren 9tik 11ra.
Lointek Gernikak garaipen ikusgarria lortu du Mersinen aurkako partidan
Datorren asteazkenean erabakiko da kanporaketa eta gernikarrek 24 puntuko abantailarekin ekingo diote neurketari
Lointek Gernikak 75-58 galdu du Roche Vendee taldearen aurka
Emaitza honekin zaildu egin zaio Eurokopako hurrengo faserako sailkapena
Lointek Gernikak bikain hasi du Europako ibilbidea
60-65eko emaitzarekin nagusitu da Virtus Boloniarren aurka, Eurokopa txapelketako lehen jardunaldiko partidan