MENDI LASTERKETAK

Lesakako III.Mendi Lasterketa bertan behera

by | 2021/02/26

Argazkiak: betigazte.net

Beti Gazte elkarteak Lesakako III. Mendi Lasterketa bertan behera uzteko erabakia hartu duela jakinarazi berri du, pandemiak eragindako egoeraren ondorioz. Martxoaren 6rako prestatzen ari zen, baina Nafarroako Gobernuak ezarritako neurri murriztaileak direla eta azkenean ez da aurten egiterik izango.

Beti Gazte elkartearen zuzendaritza batzordeko oharrak dioenez, une honetan, Nafarroako Gobernuak ezarritako neurriak direla eta ekimena aurreikusita zegoen moduan gauzatzea ezinezkoa dela ikusita, Lesakako III. Mendi Lasterketa bertan behera uzteko erabakia hartu behar izan du.

Izan ere, Beti Gazteren arabera, Lesakako Mendi Lasterketa ez da kirol proba bat soilik, kirolariak ezagutzeko, Lesakako mendiak bisitatzeko eta kirola abiapuntu izanik herri giro ederra sortzeko egun berezia da.

Beti Gazte elkarteko zuzendaritza batzordearen hitzetan, ilusioz eta gogoz bizitzen den eguna dela kontuan izanik ez da erabaki erraza izan, baina egoerak ez du ohiko ospakizunetarako aukera ematen.

Hala ere, Lesakako Mendi lasterketa  hurrengo urtean oraindik gogo gehiagorekin antolatzeko asmo irmoa mahairatu dute antolatzaileek.

Iazko edizioa

2020ko martxoaren 8an lehiatu zen Beti Gazte elkarteak antolatutako Lesakako II. Mendi Lasterketa.

Goizeko 10:00etan abiatu zen 14 kilometro luze eta 900 metroko desnibela duen lasterketa nagusia komentutik eta, hamar minutu beranduago, 13 eta 17 urte bitarteko gazteen lasterketa, zazpi kilometro luze eta 300 metroko desnibela duena.

Ibilbide luzekoek Frain (455 metro) eta Unanue (650 metro) igo behar zituzten berriz ere komentuan helmugaratu baino lehen eta gazteak Frainera igo eta jeitsi ziren zuzenean herrira. Guztira 179 korrikalarik bukatu zuten ibilbidea, 163 heldu eta 16 gazte.

Gizonezkoetan, Intxixu Trail taldeko Hodei Lujanbio goizuetarra nagusitu zen (1.14.37), Berrobiko Ibai Madina (1.16.08) eta Arraiozko Iñaki Mihuraren (1.16.47) aurretik.

Emakumezkoetan, estuago joan ziren kontuak eta Maite Karrika donostiarra izan zen garaile (1.35.42), zortzi segundura sartu zen Altsasuko Haizea Ramirez de Alda (1.35.50) eta 31 segundora iaz garaile izan zen Idoia Maritxalar lesakarra (1.36.13).

Lesakako III. Mendi Lasterketa

Gizonezkoen sailkapena:

1go saria: HODEI LUJANBIO APEZETXEA. 1:14:37.

2. saria: IBAI MADINA AIZKORBE. 1:16:08.

3. saria: IÑAKI MIHURA ARIZALETA. 1:16:47

Emakumeen kategorian:

1go saria: MAITE KARRICA AZCARRAGA. 1:35:42.

2. saria: HAIZEA RAMIREZ DE ALDA POZUETA. 1:35:50.

3. saria: IDOIA MARITXALAR ERRANDONEA. 1:36:13.

Lehendabiziko emakume beteranoa: MAITE KARRICA AZCARRAGA. 1:35:42.

Lehendabiziko gizon beteranoa: JUAN KARLOS KORTA ZUMALAKARREGI. 1:22:45.

Lehendabiziko ekipoa: BETI GAZTE LASTERKA.

Klasifikazio osoa ikusteko sakatu HEMEN

Gazte Trail lasterketa:

Gizonezkoen kategorian:

1go saria: MATTIN LEKUONA OIARZABAL. 0:32:51.

2. saria: BEÑAT ALBISU ETXEBERRIA. 0:33:08.

3. saria: UNAI BENGOETXEA AGUERRE. 0:33:33

Nesken kategorian:

1go saria: AINHOA ETXEGARAI ELGORRIAGA. 0:36:48.

2. saria: LOREA ZUBIETA LARRETXEA. 0:45:34.

Klasifikazio osoa ikusteko sakatu HEMEN

Bueltan da Ehunmilak proba

Bueltan da Ehunmilak proba

Bi urteko etenaldiaren ostean, 2022. urteko uztailaren 8, 9 eta 10ean ospatuko da ehunmilak proben 11. edizioa