MENDI LASTERKETAK

Leire Baraibarrek irabazi du Mallorcako Galatzó Trail mendi lasterketa

by | 2022/03/17

Argazkiak: Galatzotrail.com

700 parte-hartzaile inguru bildu zituen Galatzó Trail 2022 lasterketakk,  aurreko edizioekin alderatuta bi berrikuntza garrantzitsu izan zituena: mendiko taldeen lanari eta parte-hartzaileen iritziei esker hobetutako ibilbideak, batetik, eta nazioarteko atleten hazkunde handia.

Proba luzean 200 pertsona baino gehiagok eman zuten izena, 43 kilometroko ibilbide zorrotza osatzeko asmoz, 2.237 metroko desnibel positiboa zuena. Goizeko 08: 30ean irten ziren parte-hartzaileak Es Capdellàko Sa Vinyako plazatik, Tramuntanako mendilerroko lekurik enblematikoenetako batera sartzeko atetik, lasterketaren zatirik handiena igarotzen zen eremutik, alegia.

Ibilbide berriaren lehen gailurra Sa Mola de s ‘Esclop (927 metro) zen, jarraian Puig de Galatzó (1.027 metro) enblematikoaren igoera zorrotzari ekin ziotelarik. Zailtasun menditsua gaindituta, ibilbideak Sa Font Novako bideruntz jarraitzen zuen, handik, azken kilometroei aurre egiteko, Es Capdellà herri politean dagoen helmugaraino, hain zuzen ere.

Sasoi bikainean dabil Leire Baraibar aresoko korrikalaria, eta Kobaz Koba Trail eta Negu Trail lasterketak irabazi ondoren, asteburuan Mallorcako Alviá herian jokatutako Galatzó Trail lasterketa irabazi zuen ere.

Esan bezala, emakumezkoen frogan, Leire Baraibarrek irabazi zuen 5:00:05ko denbora eginda, atzetik Marta Tous 6:46:26 eta Paula Fuertes  6:47:24 sailkatu zirelarik, hurrenez hurren.

SAILKAPENA

1 LEIRE BARAIBAR GARMENDIA   INDEPENDIENTE  05:00:05

2 MARTA TOUS   C. E. PALMARUNNERS  06:46:26

3 PAULA FUERTES MARTIN  INDEPENDIENTEA  06:47:24

4 ISABEL MAS ADROVER  SA MILANA  06:49:34

5 GLORIA SOBRERO MUÑOZ  C. E. PALMARUNNERS  06:51:31

6 AMY DAWSON  INDEPENDIENTEA  06:56:31

7 HAYLEY TILLEY  CA SPORTING CALVIA   06:56:33

8 ISABEL CABELLO FUSTE  WORKOUT MALLORCA  07:09:05

9 SILVIA CARASA RAMON  ERMASSETS CD  07:10:28

10 MARGA LLOMPART  S. M. CLUB POLLENCA  07:14:35

III Burdin Hesia mendi lasterketa eta mendi martxa izugarrizko giroan

III Burdin Hesia mendi lasterketa eta mendi martxa izugarrizko giroan

LASTERKETAK   Joan den igandean, maiatzak 24ean  ospatu zen III Burdin hesia mendi lasterketa eta lehen  mendi martxa Bilbotik Laudiora. 25 kilometrotako ibilbidea izan zuen lasterketak Bizkaia frontoitik abiatu zen goizeko 9,30etan eta 200 korrikalarik hartu...

Gasteiz Hiria Herri Lasterketaren XV. edizioaren izen ematea

Gasteiz Hiria Herri Lasterketaren XV. edizioaren izen ematea

LASTERKETAK   Gasteiz Hiria Herri Lasterketaren XV. edizioan parte hartzeko, hurrengo irudian edo azpiko esteketan klik egin. LASTERKETA HONETAN ZOZKETATUKO DIREN SARI ERDIAK GIZONEZKOEN MAILAN ETA BESTE ERDIA EMAKUMEZKOEN MAILAN BANATUKO DIRA. ZOZKETATUKO DIREN...