MENDI LASTERKETAK
Leire Baraibarrek irabazi du Mallorcako Galatzó Trail mendi lasterketa
Argazkiak: Galatzotrail.com
700 parte-hartzaile inguru bildu zituen Galatzó Trail 2022 lasterketakk, aurreko edizioekin alderatuta bi berrikuntza garrantzitsu izan zituena: mendiko taldeen lanari eta parte-hartzaileen iritziei esker hobetutako ibilbideak, batetik, eta nazioarteko atleten hazkunde handia.
Proba luzean 200 pertsona baino gehiagok eman zuten izena, 43 kilometroko ibilbide zorrotza osatzeko asmoz, 2.237 metroko desnibel positiboa zuena. Goizeko 08: 30ean irten ziren parte-hartzaileak Es Capdellàko Sa Vinyako plazatik, Tramuntanako mendilerroko lekurik enblematikoenetako batera sartzeko atetik, lasterketaren zatirik handiena igarotzen zen eremutik, alegia.
Ibilbide berriaren lehen gailurra Sa Mola de s ‘Esclop (927 metro) zen, jarraian Puig de Galatzó (1.027 metro) enblematikoaren igoera zorrotzari ekin ziotelarik. Zailtasun menditsua gaindituta, ibilbideak Sa Font Novako bideruntz jarraitzen zuen, handik, azken kilometroei aurre egiteko, Es Capdellà herri politean dagoen helmugaraino, hain zuzen ere.
Sasoi bikainean dabil Leire Baraibar aresoko korrikalaria, eta Kobaz Koba Trail eta Negu Trail lasterketak irabazi ondoren, asteburuan Mallorcako Alviá herian jokatutako Galatzó Trail lasterketa irabazi zuen ere.
Esan bezala, emakumezkoen frogan, Leire Baraibarrek irabazi zuen 5:00:05ko denbora eginda, atzetik Marta Tous 6:46:26 eta Paula Fuertes 6:47:24 sailkatu zirelarik, hurrenez hurren.
SAILKAPENA
1 LEIRE BARAIBAR GARMENDIA INDEPENDIENTE 05:00:05
2 MARTA TOUS C. E. PALMARUNNERS 06:46:26
3 PAULA FUERTES MARTIN INDEPENDIENTEA 06:47:24
4 ISABEL MAS ADROVER SA MILANA 06:49:34
5 GLORIA SOBRERO MUÑOZ C. E. PALMARUNNERS 06:51:31
6 AMY DAWSON INDEPENDIENTEA 06:56:31
7 HAYLEY TILLEY CA SPORTING CALVIA 06:56:33
8 ISABEL CABELLO FUSTE WORKOUT MALLORCA 07:09:05
9 SILVIA CARASA RAMON ERMASSETS CD 07:10:28
10 MARGA LLOMPART S. M. CLUB POLLENCA 07:14:35
Maiatzaren 22an jokatuko da II. Talai Mendi Trail lasterketa
Izena emateko epea urtarrilaren 10ean zabalduko da
Arrate Bastida eta Aideko Lopez de Arbina, hautatzaile berriak
EMFko Zuzendaritza Batzordeak mendi lasterketetako euskal selekzioko hautatzaile berriak izendatu ditu
Onditz Iturbe eta Urko Herran garaile, Gasteizko Maratoi Erdian
2.500 atleta baino gehiago aritu ziren korrika, 21 kilometroko ibilbidea eginda