FUTBOLA / VII. EUSKAL HERRIA TXAPELA
Lehen itzulia jokatuta, Reala dago sailkapenaren buruan
BUKATU DA VII.EUSKAL HERRIA TXAPELAREN LEHEN ITZULIA
Realak eta Athleticek larunbatean jokatutako derbiarekin bukatu da VII. Euskal Herria Txapelaren lehen itzulia. Aurten, halabeharrez, Athleticek, Realak eta Osasunak elkarren artean jokatutako partidak bakarrik hartuko dira kontuan. Egun, eurak dira Liga Santanderren dauden euskal taldeak.
Ea hurrengorako Alaves eta Eibar lehen mailan ditugun, eta Iparraldeko talderen bat ere aintzat har dezakegun.
Realak etxean jokatu ditu bi partidak, eta biak irabazi dituenez, dagoeneko lortua du finalerako pasea, ikusi beharko da zer gertatzen den bigarren itzulian. Bai Osasunak eta bai Athleticek, biek ala biek aukera dute oraindik finalera iristeko, bai eta lehen postua eskuratzeko ere.
VII. Euskal Herria Txapela 2022/2023
Aurtengo edizio honetan hiru talde lehiatuko dira Txapela eskuratzeko: Athletic, Reala eta Osasuna. Izan ere, 2021-22 denboraldian, Alaves jaitsi egin zen Espainiako Ligako 2. mailara, eta Euskal Herria Txapela lehen mailan diharduten taldeen artean jokatzen da, ezinbestez. Hiru talde izanik, sei partida jokauko dira finalerako sailkatzeko fasean. Lehenengo bien artean jokatuko da finala.
VI. Euskal Herria Txapela 2021/22
Athleticek irabazi zuen Euskal Herria Txapelaren azken edizioa, eta bera dugu oraingo Txapelaren jabea, aurtengo lehiaketa amaitu artean.
Webgune honetako artxiboetaz aparte, Euskal Herria Txapelako datu guztiak eskuragarri daude euskal wikipedian.
VII. Euskal Herria Txapela 2022/23
TALDEA | Pt. | J | I | B | G | AG | KG |
---|---|---|---|---|---|---|---|
REALA | 9 | 4 | 3 | 0 | 1 | 7 | 3 |
OSASUNA | 4 | 4 | 1 | 1 | 2 | 2 | 4 |
ATHLETIC | 4 | 4 | 1 | 1 | 2 | 3 | 5 |
NOIZ | TALDEA | TALDEA | |
---|---|---|---|
2022.12.31 | Reala | Osasuna | |
2023.01.09 | Athletic | Osasuna | |
2023.01.14 | Reala | Athletic | |
2023.04.16 | Ahletic | Reala | |
2023.04.30 | Osasuna | Reala | |
2023.05.25 | Osasuna | Athletic |
Euskal Herria Txapela: azken sarrerak
Eibar 1-2 Reala
Realak irabazi du IV. Euskal Herria Txapela 2019/20 edizioaren bigarren bueltako bosgarren partida. Koronabirusi aurre egiteko neurriak direla eta, publikorik gabe jokatu da neurketa
Eibar-Reala, ateak itxita
Espainiako Gobernuak erabaki du kirol lehiaketa guztiak ateak itxita jokatzea. Gaurko Eibar-Reala zein IV. Euskal Herria Txapelako hurrengo hiru jardunaldiak ere ateak itxita jokatuko dira
Eibar-Reala, bihar
Bihar, martxoak 10, jokatuko da IV. Euskal Herria Txapela 2019/20 edizioaren hamabosgarren jardunaldia. Zaldibarko zabortegiaren eraginez aire kutsadura maila handiagatik otsailaren 16an atzeratu egin zen. 20:00etan hasiko da
Eibar-Athletic, martxoaren 21ean
Martxoaren 21ean jokatuko da Eibar-Athletic norgehiagoka, gaueko 21:00etan, Ipuruan. Edizio honen hamazortzigarren jardunaldia izango da
Alaves-Reala, martxoaren 21ean
Martxoaren 21ean jokatuko da Alaves-Reala norgehiagoka, arratsaldeko 18:30etan. Edizio honen hamazazpigarren jardunaldia izango da
Realak jarraitzen du buruan
Bigarren bueltako lau partida jokatuta, Realak jarraitzen du IV. Euskal Herria Txapela 2019/20 edizioaren sailkapenaren buruan. Bigarrena, Athletic da