EUSKAL PILOTA
Laxoa Txapelketako jardunaldi berria jokatu zen asteburuan
Aurreko asteburuan Laxoa txapelketako partida guztiak bertan behera utzi behar izan zituzten, izan ere, orduan jokatzekoa zen Baztan-Errekako 41. Laxoa txapelketako ligaxkako hirugarren jardunaldiari zegozkion partidak, euria zela eta atzeratu behar izan ziren. Beraz, astebururako prest zeuden lau partidetatik bakar bat ere ez zen jokatu.
Asteburu honetan baina txapelketako 4. jardunaldiko partidak jokatu dira. Eguraldi onaren laguntzaz, ez da inongo arazorik izan jardunaldiko lau partidak jokatzeko.
A multzoan, Oitz eta Doneztebe The Moment izan dira garaileak. Oitzek bere sendotasuna erakutsiz jarraitzen du, eta The Moment, hasiera justu bat eta gero, badirudi bere mailara iristen ari dela berriro. B multzoan, garaileak Arraioz Sagardia eta Irurita Miguelene izan ziren. Sagardiak ez du punturik galtzen etxean, eta badirudi horrela izango dela ligaxka guztian zehar, Miguelenek, aldiz, oso garaipen zaila lortu zuen Doneztebeko plazan Doneztebe Apeztegia indartsuaren aurka.
Laugarren jardunaldiko emaitzak
A taldea
Oiz, 9 – Doneztebe Titi, 2
Doneztebe Ameztia, 2 – Doneztebe The Moment, 9
B taldea
Arraioz Sagardia, 9 – Irurita Olari, 3
Doneztebe Apezteguia, 8 – Irurita Miguelene, 9
Emaitza hauekin, sailkapena honela dago momento honetan:
A taldean: Oitz 9 puntu (jokatutako partidak 4, irabaziak 3, galduak 1, aldeko jokoak 35, kontrako jokoak 13), Doneztebe The Moment 7 puntu (jokatutako partidak 4, irabaziak 2, galduak 2, aldeko jokoak 29, kontrako jokoak 21), Doneztebe Titi 5 puntu (jokatutako partidak 4, irabaziak 2, galduak 2, aldeko jokoak 21, kontrako jokoak 30), Doneztebe Ameztia 3 (jokatutako partidak 4, irabaziak 1, galduak 3, aldeko jokoak 19, kontrako jokoak 35).
B multzoan: Irurita Miguelene 10 puntu (jokatutako partidak 4, irabaziak 4, galduak 0, aldeko jokoak 36, kontrako jokoak 12), Arraiotz Sagardia 6 puntu (jokatutako partidak 3, irabaziak 2, galduak 1, aldeko jokoak 24, kontrako jokoak 19), Doneztebe Apeztegia 4 (jokatutako partidak 3, irabaziak 1, galduak 2, aldeko jokoak 21, kontrako jokoak 21), Irurita Olari 1 (jokatutako partidak 4, irabaziak 0, galduak 4, aldeko jokoak 18, kontrako jokoak 36).
Zer da Laxoa?
Laxoa, gaur egun praktikatzen den Pilota modalitate zaharra dugu, eta beste batzuen aitzindari.
Garai batean eskuz jokatzen zen bote-luzea modalitatearen berdina da, larruzko eskularruz eta plaza handixeagoan praktikatzen dena orain.
Garai batean, artzainek mendiko pilotasoro edo soropiletan jolasten zuten. Gero, herrira jaitsi zirenean, joko hau zabaldu eta ikaragarrizko arrakasta izan zuen, Euskal Herriko kirol nagusia izan zelarik XIX. mendeko bigarren erdirarte. Ipar Euskal Herrian, Nafarroan (ospetsuak ziren Iruñeko San Fermin bestetan jokatzen ziren partidak), nahiz Gipuzkoa, Bizkaian eta beste zenbait tokitan ere arrakasta izan zuen Laxoak. XIX. mendearen erdialdean izan zuen bere garairik dizdiratsuena.
Gora behera handiak izan baditu ere, gaur egun osansuntsu dagoela esan dezakegu, azken lau hamarkadetan, urtero hutsik egin gabe, herrien arteko txapelketak, bai helduenak bai gazte eta gaztetxoenak, jokatu dira eta.
Gaubeka eta Gordon, Bizkaia Torneoaren txapeldunak
Finalean Fusto eta Del Riori 3-0 irabazita (10-8, 10-4 eta 10-8)
Lehen txapelak jokoan Nafarroa Foru Komunitatea Txapelketan
Igande honetan Uharte Arakilen gomazko paletan gazteen eta bigarren mailako finalak eta eskuz pilota goxoko gazteen eta seniorrenak jokatuko dira
San Fermin Erremonte Torneoa aurkeztu dute
Ekainaren 18an hasi eta uztailaren 14ra arte luzatuko da, egun horretan bi final jokatuko direlarik