EUSKAL PILOTA
Laxoa Txapelketako bigarren itzuliari ekin diote
Laxoa elkarteak antolatutako Baztan-Errekako 42. Laxoa txapelketak urteroko formatu berdina mantendu du: ligaxka lehenik, gero final laurdenak eta final erdiak, eta azkenik, final handia.
Aurtengo txapelketan 10 taldek parte hartzen dute, bi multzotan banaturik. Doneztebeko lau talde, Iruritako hiru talde, Arraiozko bi talde eta Oizko talde bakarra daude txapelketan.
Asteburu honetan, txapelketako seigarren jardunaldia jokatu dute, bigarren itzuliko lehena. Larunbatean Donezteben eta igandean Oizen eta Arraiozen partida bana jokatu zituzten. Iruritan jokatu beharrekoa bertan behera gelditu zen, herriko festak zirelako.
Orain arte jokatu dituzten partida guztiak bi taldek bakarrik irabazi dituzte, A multzoan Irurita Miguelenek (partida bat gutxiago jokatu arren multzo buru dira) eta B multzoan Doneztebe The Moment (jokatutako bost partidak irabazi dituzte).
Seigarren jardunaldiko emaitzak
A multzoa
Oiz, 8 – Doneztebe Apeztegia, 9
Arraioz Sagardia, 9 – Doneztebe Titi, 2
B multzoa
Doneztebe The Moment, 9 – Doneztebe Ameztia 6
Irurita Olari – Irurita Arkupe, atzeratua.
Emaitza hauekin, sailkapena honela dago momento honetan:
A taldean: Irurita Migelene 11 puntu (jokatutako partidak 4, irabaziak 4, galduak 0, aldeko jokoak 36, kontrako jokoak 14), Arraioz Sagardia 9 puntu (jokatutako partidak 5, irabaziak 3, galduak 2, aldeko jokoak 36, kontrako jokoak 32), Oitz 7 puntu (jokatutako partidak 5, irabaziak 2, galduak 3, aldeko jokoak 38, kontrako jokoak 38), Doneztebe Apeztegia 5 puntu (jokatutako partidak 5, irabaziak 2, galduak 3, aldeko jokoak 31, kontrako jokoak 44) eta Doneztebe Titi 4 puntu (jokatutako partidak 5, irabaziak 1, galduak 4, aldeko jokoak 25, kontrako jokoak 40).
B multzoan: Doneztebe The Moment 14 puntu (jokatutako partidak 5, irabaziak 5, galduak 0, aldeko jokoak 45, kontrako jokoak 14), Doneztebe Amezti 8 puntu (jokatutako partidak 5, irabaziak 3, galduak 2, aldeko jokoak 34, kontrako jokoak 36), Irurita Olari 6 puntu (jokatutako partidak 4, irabaziak 2, galduak 2, aldeko jokoak 27, kontrako jokoak 30), Arraioz Zubiondo 3 puntu (jokatutako partidak 4, irabaziak 0, galduak 4, aldeko jokoak 25, kontrako jokoak 36) eta Irurita Arkupe 2 puntu (jokatutako partidak 4, irabaziak 1, galduak 3, aldeko jokoak 15, kontrako jokoak 33).
2022 Laxoa txapelketako emaitzak
- JARDUNALDIA
A MULTZOA
Irurita Miguelene vs Doneztebe Titi 9 – 1
Arraioz Sagardia vs Doneztebe Apeztegia Atzeratua (maiatzak 4)
B MULTZOA
Doneztebe The Moment vs Irurita Arkupe Atzeratua
Arraioz Zubiondoa vs Irurita Olari 7 – 9
- JARDUNALDIA
A MULTZOA
Doneztebe Titi vs Arraioz Sagardia 8 – 9
Doneztebe Apezteguia vs Oiz 9 – 7
B MULTZOA
Doneztebe Amezti vs Doneztebe The Moment 1 – 9
Irurita Arkupe vs Irurita Olari 5 – 9
3. JARDUNALDIA
A MULTZOA
Oiz, 5 – Irurita Migelene, 9
Doneztebe Apeztegia, 4 – Doneztebe Titi, 9
B MULTZOA
Irurita Arkupe, 9 – Arraioz Zubiondo, 6
Irurita Olari, 7 – Doneztebe Ameztia, 9
4. JARDUNALDIA
A MULTZOA
Doneztebe Apeztegia, 6 – Irurita Migelene, 9
Oitz, 9 – Arraioz Sagardia, 6
B MULTZOA
Irurita Olari, 2 – Doneztebe The Moment, 9
Doneztebe Ameztia, 9 – Arraioz Zubiondoa, 8
5. JARDUNALDIA
A MULTZOA
Doneztebe Titi, 5 – Oitz, 9
Irurita Migelene, 9 – Arraioz Sagardia, 2
B MULTZOA
Irurita Arkupe, 0 – Doneztebe Ameztia, 9
Doneztebe The Moment, 9 – Arraioz Zubiondoa, 4
6. JARDUNALDIA
A MULTZOA
Oiz, 8 – Doneztebe Apeztegia, 9
Arraioz Sagardia, 9 – Doneztebe Titi, 2
B MULTZOA
Doneztebe The Moment, 9 – Doneztebe Ameztia 6
Irurita Olari – Irurita Arkupe, atzeratua.
Zer da Laxoa?
Laxoa, gaur egun praktikatzen den Pilota modalitate zaharra dugu, eta beste batzuen aitzindari.
Garai batean eskuz jokatzen zen bote-luzea modalitatearen berdina da, larruzko eskularruz eta plaza handixeagoan praktikatzen dena orain.
Garai batean, artzainek mendiko pilotasoro edo soropiletan jolasten zuten. Gero, herrira jaitsi zirenean, joko hau zabaldu eta ikaragarrizko arrakasta izan zuen, Euskal Herriko kirol nagusia izan zelarik XIX. mendeko bigarren erdirarte. Ipar Euskal Herrian, Nafarroan (ospetsuak ziren Iruñeko San Fermin bestetan jokatzen ziren partidak), nahiz Gipuzkoa, Bizkaian eta beste zenbait tokitan ere arrakasta izan zuen Laxoak. XIX. mendearen erdialdean izan zuen bere garairik dizdiratsuena.
Gora behera handiak izan baditu ere, gaur egun osansuntsu dagoela esan dezakegu, azken lau hamarkadetan, urtero hutsik egin gabe, herrien arteko txapelketak, bai helduenak bai gazte eta gaztetxoenak, jokatu dira eta.
Fusto eta Urrutia neurtuko dira Necol eta Gordonen aurka Pala Ligako finalean
Fusto-Urrutia bikoteak finalerako txartela eskuratu zuen, Ibarguren eta Ibargarayri 3-0 irabazita (10-6, 10-7 y 10-5)
Jokin Arbek irabazi du Jai Alai World Tourreko Banakako Txapelketa
Finalean Aimarri 2-0 irabazi ondoren (6-12 eta 11-12)
Urriza eta Labakak Binakako Erremonte 50. txapelketa irabazi dute
40-31 irabazi diete Ansa eta Aizpururi finalean hasierako abantailari ongi eutsita