EUSKAL PILOTA

Fusto eta Urrutia neurtuko dira Necol eta Gordonen aurka Pala Ligako finalean

2021/01/05

Argazkiak: Innpala

Urtea amaitu aurretik jokatu ziren Kutxabank Pala Ligako azken jardunaldien emaitzekin, finalera zuzenean sailkatutako bikotea erabaki zen eta finalerdia jokatuko zutenen izenak ere zehaztu ziren.

Hartara, Dan Necol-Iker Gordon bikotea izan zen finalera zuzenean sailkatu zena eta haien aurkaria, urtarrilaren 2an jokatu den finalerditik atera da, zeina Fusto-Urrutia eta Ibarguren-Ibargaray bikoteek jokatu duten.

Pasa den larunbatean jokatu zen beraz bigarren finalista erabakiko zuen norgehiagoka eta Fusto-Urrutia bikotea izan zen finalerako txartela eskuratu zuena, erabateko nagusitasunaz gainera, bere mailatik urrun egon ziren Ibarguren eta Ibargarayri 3-0 irabazita  (10-6, 10-7 y 10-5).

Lehenengo jokoan nahiko eroso nagusitu ondoren, txapeldunen garaipenaren gakoa bigarren setean egon zen, non 3-7 galtzen zeudelarik, zazpi tanto erreskadan eginda jokoa irabazi eta 2-0 jarri ziren aurretik markagailu orokorrean. Ibarguren eta Ibaragaray ez ziren porrot honi buelta emateko gai izan eta handik aurrera partidua irabazteko aukerarik ez zuten izan. Azkenean, hirugarren jokoa ere aise bereganatu zuten (10-5) Fusto eta Urrutiak, eta honenbestez finalean izango dira hurrengo larunbatean, Necol eta Gordonen aurka neurtuko direlarik.

Kutxabank Pala Ligako finalerako pilota aukeraketa astearte honetan egingo dute, urtarrilak 5, goizeko 12:00etan Bizkaia Frontoian. Komunikabideen aurrean burutuko da pilota aukeraketa eta bertan finalean arituko diren Necol,Urrutia,Fusto eta Iker Gordon pilotariak izango dira argazkiak egiteko prest direlarik.

Urtarrilaren 2an Bilbon jokatutako pilota jaialdiaren emaitzak:

Gaubeka-Gordon  0 Necol-Del Rio 3

Kutxabank Pala Ligako finalerdia: Fusto-Urrutia  3 Ibarguren-Ibargaray 0

Datorren jardunaldia, urtarrilaren 9an, arratsaldeko 17:00tan Bizkaia frontoian

Gaubeka-Del Rio vs Ibarguren-Ibargaray

Kutxabank Pala Ligako finala: Fusto-Urrutia vs Necol-Gordon

Kutxabank Liga 20-21

Lehiaketa honek pala denboraldi berria ireki du eta guztira, bost bikotek hartuko dute parte: Gaubeka-Del Rio, Garate-Ibai Perez, Necol-Gordon, Fusto-Urrutia eta Ibarguren-Ibargaray.

Bikote guztiek bi aldiz jokatuko dute elkarren aurka hamar jardunaldi izango dituen ligaxkan. Ligaxkako bikote onena zuzenean sailkatuko da urtarrilak 9ko finalera eta bigarren eta hirugarren amaitzen duten bikoteek, aldiz, kanporaketa bat jokatuko dute urtarrilaren 2an finalerako bigarren txartelaren bila.

Sailkapen nagusiari begira, kontutan hartu behar da neurketak hiru joko irabaztera jokatzen direla, eta bikote bakoitzak egindako joko adina puntu jasoko dituela sailkapenean.

Bikoteak:

  1. Gaubeka-Del Río
  2. Garate-Ibai Pérez
  3. Necol-Gordon
  4. Fusto-Urrutia
  5. Ibarguren-Ibargarai

Egutegia:

Aurreneko fasea, azaroaren 7tik abenduaren 31ra arte

Finalerdia, 2021ko urtarrilaren 2an

FInala, 2021ko urtarrilaren 9an

Share This