EUSKAL PILOTA
Lautik lau garaipen Goikoetxea eta Labakak
Oriamendiko Torneoaren jardunaldia ostegunerako aurreikusita zegoen baina azkenean asteartean jokatu zen, arratsaldeko 17:00tan hasita Galarretan, bertan bi partidu lehiatu zirelarik: Goikoetxea- Labaka vs. Mirubia –Martirena eta Zaldua II.a-Larrañaga vs. Urrutia II.a-Aizpuru III. a.
Aurreneko norgehiagokan lidergoa zegoen jokoan, gorriek irabazi ezkero partidu guztietan garaipena eskuratuta sailkapeneko buruan jarriko ziren eta bestetik urdinek puntu bakarraren faltan zeuden finalerdietara sailkatzeko.
Bigarren lehian berriz, Zaldua II.a eta Larrañagak halabeharrez irabazi beharra zuten kanporatuak ez izateko eta Urrutia-Aizpururen egoera guztiz bestelakoa zen, izan ere, puntu negatiboa eskuratu ezean finalerdietarako txartela eskuratuko zuten.
Azkenean, Oriamendi torneoaren jardunaldi berri honetan honako emaitzak eman ziren: batetik Goikoetxea V.ak eta Labakak Mirubia eta Martirena 40-32 mendean hartu zituzten, eta bestetik Urrutia II.ak eta Aizpuru III.ak Zaldua II.aren eta Larrañagaren aurka 30-40 irabazi zuten.
Emaitza hauekin, Goikoetxea V.a-Labaka dira sailkapeneko liderrak lau garaipen eta 16 punturekin. Urrutiak eta Aizpuruk hamabi puntu dituzte orain eta finalerdietara sailkatuta daude. Mirubiak eta Martirenak bi puntu lortu dituzte eta guztira hamar dituzte. Zaldua II.ak eta Larrañagak, berriz, puntu negatiboa dute eta sailkatzeko aukerarik gabe daude.
Ikusitakoaren arabera, Goiketxeak eta Labakak serio jarraitzen dute eta, batez ere, oso fidagarriak dira. Partida parekatu batean aurkariak baino indartsuago bukatu zuten eta une erabakigarrietan asmatu zuten. Izan ere, 24-29 galtzen joan arren partidari buelta eman zioten eta 16-3ko partzialarekin lau puntuak eskuratu zituzten.
Bigarren partidan berdintasuna 15. tantora arte mantendu zen soilik, hortik aurrera urdinak nagusi izan zirelarik. Aizpuruk min handia egin zuen sakearekin, tanto asko egin zituen eta partida erabakita utzi zuen, Urrutiaren laguntzaz.
Otsailaren 23ko jardunaldiko emaitzak:
Goikoetxea V.a-Labaka 40 Mirubia-Martirena 32
Zaldua II.a-Larrañaga 30 Urrutia II.a-Aizpuru III.a 40
Hurrengo jardunaldia, otsailaren 25ean, arratsaldeko 17:00etan Galarretan
Zaldua II.a-Larrañaga vs. Etxarri-Zubiri
Segurola-Zaldua vs. Mirubia-Martirena
Dena prest dago Lau eta Erdiko Emakumeen aurtengo txapelketaren finaletarako
Pilota goxoarekin Patri Espinar eta Leire Etxaniz neurtuko dira, eta pilota mistoarekin Miren Larrarte eta Miriam Arrillaga
Lau eta erdiko Emakume Master Cup txapelketako finalistak
Abenduaren 15ean jokatuko dituzte finalak, Barakaldoko pilotalekuan.
Ehun urteren bueltan xareari gorazarre egingo diote Iruran
Hainbat ekitaldi antolatu dituzte Irura eta xarearen arteko loturak ehun urte bete dituenean