MENDI LASTERKETAK
Larunbatean jokatzekoa zen Adunako Mendi Duatloia ez da egingo
Larunbat honetan, azaroaren 7an, jokatzekoa zen Adunako Mendi Duatloia, baina Eusko Jaurlaritzatik ezarri ziren neurri berriak direla eta, bertan behera utzi dute antolatzaileek. Izan ere, federatu gabeko kirolariek parte hartu dezakete proban, eta neurri berriekin ez da posible horrelako lehiaketa bat egitea.
Euskal Herriko Mendi Duatloi Zirkuituaren parte da Adunako proba, eta aurtengoan ere zirkuituaren azken proba izango zen. Aurreikusita zeuden ia proba denak egin dira, antolakuntzatik neurri bereziak hartuz. Alabaina, Adunakoarekin gertatu den moduan, aurretik Amasako Mendi Duatloia geratu zen bertan behera.
Pasa den larunbatean, urriak 24, jokatzekoa zen Amasako Mendi Duatloia, baina azkenean bertan behera uztea erabaki zuten antolatzaileek, azkeneko asteetan COVID19 gaitzak eragindako egoerak okerrera egin ondoren.
Kontutan hartu behar da ere, Eusko Jaurlaritzak ezarri dituen neurri berrien arabera, federatu gabe dauden kirolarien lehiaketak ezin direla egin, eta ezaugarri hori dute mendi Duatloi hauek.
Duatloi hauetan kirolean federatu gabeko lasterkariek ere ematen dute izena eta egun pandemiari aurre egiteko Eusko Jaurlaritzak indarrean duen legediarekin, federatu gabe dauden kirolariek ezin dute kirol proba hauetan parte hartu. Izan ere, mendi duatloiak batez ere kirolari herrikoientzat pentsatutako probak dira, eta ez dago zertan federatuta egon behar.
Iazko edizioa:
2019. urtean, eguraldi euritsuari eta hotzari aurre eginez, ehunka parte hartzaile izan ziren Adunako Duatloiaren bigarren edizioan, non Maria Ijalbak eta Eneko Gurrutxagak garaipena eskuratu zuten.
Korrika eta txirrindularitza saioak osatu behar izan zituzten parte hartzaileek. Lehenengo 3,7 kilometro korrika, ondoren 14,5 kilometro bizikletan eta, amaitzeko, 1,8 kilometro korrika. Guztia Adunako herrigune zein mendietatik.
Bakarka Eneko Gurrutxagak irabazi zuen, ordu bete eta hamahiru minutuko denborarekin. Emakumezkoetan, Maria Gomez izan zen garaile, ordu beteko eta berrogeita bat minutu eta hogeita lau segundoko denborarekin. Binakako proban Ruper Ayala Igartuak eta Xabier Letek irabazi zuten 1’13»22 segundoko denborarekin. Taldeka, Galarregi Galdaratz taldea izan zen sailkapenean lehena.
Oihana Azkorbebeitia: “Euskal ikurrekin eta euskal herritar gisa joaten naiz leku guztietara”
Munduko Kopan hirugarren izan berritan kalakan aritu gara Abadiñoko korrikalariarekin
Javier Goitia eta Zutoia Odriozola, Urduñako mendi lasterketako garaileak
Aurtengo proban, 33 kilometro eta 1.750 metroko desnibel positibokoa, Txolope eta Bedarbide mendiak igo zituzten
Eneko Gurrutxagak eta Maddi Mujikak irabazi dute Adunako mendi duatloia
2021eko Euskal Herriko Mendi Duatloi Zirkuituko irabazleak Enara Oronoz eta Eneko Gurrutxaga izan dira