EUSKAL PILOTA
Larunbatean hasiko da Kutxabank Pala Liga
Argazkiak: Innpala
Bost bikotek hartuko dute parte larunbatean hasiko den Kutxabank Pala Liga berrian
Kutxabank Pala Ligaren edizio berri bat aurkeztu berri dute, larunbat honetan hasi eta urtarrilaren 9ra arte luzatuko dena. Guztira, bost bikotek hartuko dute parte: Gaubeka-Del Rio, Garate-Ibai Perez, Necol-Gordon, Fusto-Urrutia eta Ibarguren-Ibargaray.
Lehiaketa honetan pilotari berri baten debuta emango da, izan ere, Asier del Rio Lezamako 22 urteko gaztea, Larrabetzuko klubean hazitakoa, aurrenekoz arituko baita Innpalako koadroan.
Lehiaketa honek pala denboraldi berria irekiko du eta aurten egin behar izan diren moldaketen ondorioz, aurreko denboraldiko binakako txapelketaren ondotik lehiatuko da, duela aste bi Mungian amaitu zena.
Bikote guztiek bi aldiz jokatuko dute elkarren aurka hamar jardunaldi izango dituen ligaxkan. Ligaxkako bikote onena zuzenean sailkatuko da urtarrilak 9ko finalera eta bigarren eta hirugarren amaitzen duten bikoteek, aldiz, kanporaketa bat jokatuko dute urtarrilaren 2an finalerako bigarren txartelaren bila.
Neurketak hiru joko irabaztera jokatuko dira, eta bikote bakoitzak egindako joko adina puntu jasoko ditu sailkapenean. Berdinketarik izanez gero, elkarren arteko partidak hartuko dira kontuan, eta hala ere berdinketak jarraituko balu bikote gazteenak amaituko du aurretik.
Aforo zein mugikortasun murriketak direla eta, norgehiagoka guztiak Bilboko Bizkaia pilotalekuan jokatuko dira ostiral edo larunbat arratsaldetan.
Kutxabank Liga 20-21
Bikoteak:
- Gaubeka-Del Río
- Garate-Ibai Pérez
- Necol-Gordon
- Fusto-Urrutia
- Ibarguren-Ibargarai
Egutegia:
Aurreneko fasea, azaroaren 7tik abenduaren 31ra arte
Finalerdia, 2021ko urtarrilaren 2an
FInala, 2021ko urtarrilaren 9an
Lehenengo jardunaldia:
Azaroaren 7an, larunbata, arratsaldeko 17:00tan, Bizkaia pilotalekuan
Gaubeka-Del Rio vs Necol-Gordon
Garate-Ibai Perez vs Ibarguren-Ibargarai
Urrizak irabazi du finalerdietako ligaxkaren bigarren partidua
Urrizak ligaxkako lehen lau puntuak lortu zituen, Urrutiari 30-19 irabazita Galarretan
Erkiagak eta Minviellek irabazi dute Urrezko Eskularrua Txapelketa
12-15 eta 10-15 irabazi dute Urrezko Eskularrua txapelketako finala Goikoetxea eta Irastorzaren aurka
Jon Tambourindeguy eta Ibon Aldazabal sailkatu dira finalerako
Alex Hormaetxea-Julien Ihitsiague bikoteari 15-11 eta 15-8 irabazita