MENDIKO LASTERKETAK

Larunbat honetan egin da Euskadiko Eski Alpino Txapelketako lehen proba

2022/01/10

Argazkiak: emf.eus

Iñigo Martinez de Albornoz eta Nahia Quincoces irabazle suertatu ziren larunbat honetan lehiaturiko Kandantxuko gaueko kronoesprintean, seniorren kategorian.

Euskadiko Eski Alpino Txapelketa larunbat honetan hasi zen, urtarrilak 8, Kandantxun egin zen lehenengo proba jokatuta, gaueko Kronoesprinta alegia, non 45 eskiatzailek hartu zuten parte.

Gizonezkoetan, Iñigo Martinez de Albornoz donostiarra izan zen azkarrena 5 kilometro eta 500 metroko desnibela zuen ibilbidea osatzen kategoria absolutuan, 21 minutu eta 20 segundoko denborarekin. Bigarren postuan Jon Ander Aranburu sailkatu zen (24 minutu eta 16 segundo) eta Rafa Urbizuk osatu zuen podiuma (24 minutu eta 36 segundo).

Emakumezkoetan berriz, Nahia Quincoces bizkaitarra izan zen lehena helmugaratzen, 27 minutu eta 50 segundoko denbora eginda. Atzetik, Leire Ezpeleta (32 minutu eta 33 segundo) eta Lur Basterretxea (37 minutu eta 36 segundo) helmugaratu ziren, hurrenez hurren.

Esan bezala, hau izan da Euskadiko Ski Alpino Txapelketako lehen proba eta bere ibilbidean zehar lau igoera zein jaitsiera zeuden (horietako bi oinez motxilan eskiak zituztela), eta zazpi trantsizio.

ESKI ALPINOKO EUSKADIKO TXAPELKETAKO LEHEN PROBAREN SAILKAPENAK

GIZONEZKOEN SENIORRAK

  1. Iñigo Martínez de Albornoz
  2. Jon Ander Aranburu
  3. Rafa Urbizu

EMAKUMEZKOEN SENIORRAK

  1. Nahia Quincoces
  2. Leire Ezpeleta
  3. Lur Basterretxea

GIZONEZKOEN BETERANOAK

  1. Roberto Milikua
  2. Mikel Iturrate
  3. Fernandez de Liger

EMAKUMEZKOEN BETERANOAK

  1. Leire Ezpeleta
  2. Lur Basterretxea
  3. María Ortigosa

U16 KADETEAK

  1. Ibai Hernani

U18 KADETEAK

  1. Elur Zabala
  2. Aritz Arregi

U20 JUNIORRAK

Gizonezkoak  1. Aitor Ugarte

Emakumezkoak  1. Carlota Martinez de Aragon

U23 SENIORRAK

  1. Rafa Urbizu
  2. Jon Martinez de Albornoz