MENDI LASTERKETAK
Larra-Belaguako Snowrunning proba larunbatean izango da
Otsailaren 8an jokatu behar zen proba, eta elur faltagatik atzeratua izan zena, larunbat honetan jokatuko da
Honakoa ez da izan azkenaldiontan elur faltak sortu duen arazo bakarra, izan ere Bandres-Karoloren (Izaba, Nafarroa) omenez jokatzen den eski-jaialdia, eta aurten bide batez EMFren Banakako Txapelketa ere izan behar zuena, bertan behera gelditu zen, Nafarroako Pirinioetan elurrik ez zegoelako. Horren ondorioz, Izabatik (Nafarroa) Panticosara (Aragoi, Espainia) aldatu behar izan zuen pasa den astean Euskal Mendi Federazioak mendi eskiko Euskal Herriko Txapelketa.
Arazoak arazo, azkenean Euskal Mendi Federazioaren Mendi Lasterketetako Rankingeko bigarren proba izango da larunbatean jokatuko dena. Aurretik, Kalamuako Jaitsiera jokatu zen urtarrilaren 18an. Markina-Xemeinen jokatu zen Kalamuako jaitsiera izan zen denboraldia martxan jarri zuen proba, hain zuzen ere. Rankingean, jaitsiera modalitatean jokatuko den proba bakarra izan da Kalamuakoa.
Emakumeetan, zazpi izan ziren orotara 700 metroko jaitsierari aurre egin ziotenak. Garailea, Irune Ruiz de Gauna gasteiztarra izan zen. Hala ere, ez zion erreztasunik eman Lexuri Lopez bilbotarrak, helmugan, 28 segundotako tartea besterik ez bait zuten izan helmugan. Hirugarren, Nerea Amilibia korrikalari beteranoa sailkatu zen.
Gizonezkoetan aldiz, Joseba Plaza markinarrak ezin izan zuen iazko garaipena errepikatu. Aurten, Mikel Zabalegi gailendu zitzaion Plazari gutxigatk bada ere, helmugan 12 segundotako tartea baino ez zuten izan haien artean. Podiuma, Pello Gerrikaetxebarriak osatu zuen.
Oraingoan, Rankingeko bigarren proba lehiatuko da, izan ere, azken egunetan Belagua inguruetan botatako elurrak, proba jokatzeko bermea ziurtatzen du. Ibilbideak, 11,2 kilometroko luzera izango du eta, 114 metroko desnibel positiboa saihestu beharko dute korrikalariek.
5,6 kilometroko zirkuituari bi itzuli eman beharko dizkiote korrikalariek, eta aurreikusitako perfilaren arabera, 1700 metrora ere igo beharko dute. Irteera zein helmuga leku berdinean finkatuta egongo dira, Larra Belagua Ipar Eski Gunean alegia.
Informazio gehiago: https://snowrunninglarrabelagua.com/
Munduko Mendi Lasterketen Kopa amaitu da, Euskal Selekzioaren partehartzearekin
Sailkapen nagusian, Ander Iñarrak laugarren postua eskuratu du eta Mayi Mugikak bosgarrena
Pablo Benito Garciak eta Montserrat Sanchez de las Matasek irabazi dute Gasteizko Maratoia
Bi urteko etenaldiaren ondoren, 2.500 lasterkari aritu ziren Vitoria-Gasteiz Martin Fiz Maratoian
Eneko Gurrutxaga eta Ainara Pequeño, Aiako I. Mendi Duatloiaren irabazleak
EHko mendi lasterketen zirkuituaren sailkapen nagusiaren buruan Iñaki Isasi eta Enara Oronoz daude