EUSKAL PILOTA
Laduche eta Urtasunek irabazi dute Sailkapen Serieen Torneoa
Iparraldeko udako zesta-punta denboraldiari hasiera eman zitzaion pasa den ekainaren 14an Miarritzen, Sailkapen Serieen Torneoarekin, non pasa den asteartean jokatutako finalean Ludovic Laduche eta Manex Urtasunek garaipena eskuratu zuten.
Garaipenaz aparte, Series Torneoak ondoren datozen txapelketa handietan (lau master Donibane Lohizunen, beste lau Miarritzen eta bi Pauen, bakoitza bere azken fasearekin) parte hartu ahal izateko aukera eskaintzen zuen, eta beraz Laduche eta Urtasunek pozkario bikoitza hartu zuten finala irabazterakoan.
Getariako (Lapurdi) aurrelaria eta Irungo (Gipuzkoa) atzelaria bere posizioetan onenak izan dira txapelketak zehar eta finalean ere haien nagusitasuna erakutsi zuten, Christophe Olha eta Theo Laborderi bi setetan irabazita (15-12, 15-13).
Lehenengo jokoan, Olha eta Laborde agintzen hasi ziren eta berehala zulo haundia ireki zuten markagailuan (12-5) baina aurkariak suspertu ziren eta 10-0ko partzialarekin setari buelta eman zioten (12-15).
Antzera joan zen bigarren seta ere, izan ere, aurretik jarri ziren berriro ere Olha eta Laborde (8-5) baina Laduche eta Urtasunek tanto erreskada eginda (7-1eko partziala oraingoan) markagailua irauli eta bigarren jokoa irabazi zuten, bidenabar partidua eta txapelketaren garaipena eskuratuz.
- Finalaren bideoa ikusteko sakatu HEMEN
Series Torneoaren bederatzi jardunaldien emaitzak:
– OLHA-GORKA SOROZABAL vs LADUCHE-URTASUN: 10-15, 10-15
– OLHA-URTASUN vs JOHAN SOROZABAL-PORTET: 15-12, 15-12
– J. SOROZABAL-LABORDE vs LADUCHE-G. SOROZABAL: 10-15, 8-15
– OLHA-LABORDE vs ETCHEBERRY-PORTET: 15-7, 15-11
– LADUCHE-PORTET vs ETCHEBERRY-URTASUN: 15-11, 15-5
– J. SOROZABAL-URTASUN vs ETCHEBERRY-LABORDE: 15-5, 15-12
– OLHA-PORTET vs J. SOROZABAL-G. SOROZABAL: 15-7, 15-12
– LADUCHE-LABORDE vs ETCHEBERRY-G. SOROZABAL: 15-2, 15-8
FINAL SERIES: LADUCHE-URTASUN vs OLHA-LABORDE: 15-12, 15-13
Udako Zesta denboraldiko egutegia:
MIARRITZEKO MASTER 1
-Uztailak 7 : JON TAMBOURINDEGUY-LEKERIKA vs ITHURRIA-MINVIELLE
– Uztailak 12: OLHARAN-IRASTORZA vs aurrelaria Series-ALDAZABAL
– Uztailak 19: FINALA
MIARRITZEKO MASTER 2
– Uztailak 21: ERKIAGA-MINVIELLE vs PATXI TAMBORINDEGUY-LOPEZ
– Uztailak 26: BARANDIKA-INZA vs GOIKOETXEA-atzelaria Series
– Uztailak 28: FINALA
MIARRITZEKO MASTER 3
-Abuztuak 2: GOIKOETXEA-BASQUE vs JON TAMBOURINDEGUY-IRASTORZA
-Abuztuak 4: aurrelaria Series-LOPEZ vs GOIKOETXEA-ALDAZABAL
– Abuztuak 9: FINALA
MIARRITZEKO MASTER 4:
-Abuztuak 11: BARANDIKA-ALDAZABAL vs ITHURRIA-LEKERIKA
-Abuztuak 16: OLHARAN-BASQUE vs ERKIAGA-INZA
-Abuztuak 18: FINALA
MIARRITZE SLAM: Masterseko lau pilotari onenek jokatuko dute final handia abuztuaren 23an.
DONIBANE LOHITZUNEKO MASTER 1
-Uztailak 8: PATXI TAMBOURINDEGUY-IRASTORZA vs BARANDIKA-LOPEZ
-Uztailak 13: ITHURRIA-ALDAZABAL vs aurrelaria Series-MINVIELLE
-Uztailak 15: FINALA
DONIBANE LOHITZUNEKO MASTER 2
-Uztailak 20: JON TAMBOURINDEGUY-atzelaria Series vs OLHARAN-LEKERIKA
-Uztailak 22 : ERKIAGA-BASQUE vs GOIKOETXEA-INZA
-Uztailak 27: FINALA
DONIBANE LOHITZUNEKO MASTER 3
-Uztailak 29: OLHARAN-INZA vs PATXI TAMBOURINDEGUY-LEKERIKA
-Abuztuak 3: ITHURRIA-LOPEZ vs GOIKOETXEA-ALDAZABAL
-Abuztuak 5: FINALA
DONIBANE LOHITZUNEKO MASTER 4
-Abuztuak 10: JON TAMBOURINDEGUY-BASQUE vs aurrelaria Series-atzelaria Series
-Abuztuak 12: BARANDIKA-MINVIELLE vs ERKIAGA-IRASTORZA
-Abuztuak 17: FINALA
NAZIOARTEKO SLAMA: zortzi onenek finalerdietan (abuztuak 19 eta 24) eta final handian (abuztuak 26) neurtuko dituzte indarrak.
PAUEKO MASTER 1
-Uztailak 9: JON TAMBOURINDEGUY-ALDAZABAL vs PATXI TAMBOURINDEGUY-INZA
-Uztailak 16: ITHURRIA-IRASTORZA vs ERKIAGA-atzelaria Series
-Uztailak 23: FINALA
PAUEKO MASTER 2
-Uztailak 30: GOIKOETXEA-LOPEZ vs aurrelaria Series-LEKERIKA
-Abuztuak 6: BARANDIKA-BASQUE vs OLHARAN-MINVIELLE
-Abuztuak 13: FINALA
PAUEKO SLAMA: zortzi pilotari onenek finalerdiak jokatuko dituzte (abuztuak 20 eta 27) eta final handia irailaren 3an jokatuko da.
Emakume Master Cupeko Lau t’erdiko txapela jokoan izango da igandean
Miriam Arrillaga eta Amaia Aldai elkarren aurka ariko dira Mungiako Udal Pilotalekuan
Urrizak eta Labakak irabazi dute Torneoko partidarik onena
34-40 gainditu zituzten Goikoetxea V.a eta Barrenetxea IV.a txapelketako zortzigarren jardunaldiko partidan
Segurola eta Larrañaga kanpoan geratzeko zorian daude
Txapelketako zazpigarren jardunaldian, Juaneneak eta Aizpuru III.ak 27 eta 40 irabazi zuten Segurola eta Larrañagaren aurka