MENDI LASTERKETAK
Kosta Trail mendi-lasterketa ekainaren 19an itzuliko da
Bueltan dator Uribe Kostako itsaslabarretatik egiten den Kosta Trail lasterketa solidarioa, hamaseigarren edizioa ekainaren 19an egingo dutelarik. Aurreko deialdia formatu digitalean egin zen, eta 2020koa bertan behera geratu zen, baina aurtengo Kosta Trail lasterketa aurre aurre itzuliko dela iragarri dute antolatzaileek.
5000 partehartaile baino gehiago izan ohi dituen kirol ekitaldi honetan 21 kilometrotako mendi-maratoi erdia lasterketa nagusia izaten jarraitzen du, 20 eta 7km-ko martxak ere lehiatuko direlarik.
Maratoi erdian ibilbide gogor bati aurre egin beharko diote lasterkariek, mendian, hondartzan eta asfaltoan barrena (izen emateak apirilaren 1etik 30era edo izen-emateak agortu arte). 20 kilometroko mendi-martxa, zailtasun ertainekoa izango da, zeharkaldiak maite dituztenentzat aproposa (izen emateak apirilaren 1etik ekainaren 17ra edo izen-emateak agortu arte). Azkenik, 7 kilometroko proba egingo da, ibilbide arina eta zailtasunik gabekoa, familiako kide guztiei gozatzeko aukera ematen diena (izen emateak apirilaren 1etik ekainaren 17ra edo izen-emateak agortu arte).
Sopelan hasi eta bertan amaiera duen proba honen ibilbide guztia baso eta zelai ikusgarrietatik dihardu helburua korrikolariek ondo pasatzea izatea delarik. Hala ere, ezin da ahaztu asfalto zatiak, mendi pistak edo baso bidezidorrak karreraren alde teknikoak uztertzen dituela ibilbideari multitrack nortasuna emanez.
Aurreko edizioetan bezala, izaera solidarioa mantenduko du, izan ere, kirol-egokitua sustatzen duen GaituzSport Fundazioarentzako bideratuko dute izen-emateetatik ateratako dirua. Fundazio horrek jarduera fisikoaren bidez inklusioa sustatzen du, baldintza berdinetan, desgaitasunarekin eta desgaitasunik gabe duten pertsonen artean.
Era berean, antolatzaileek ingurumena zaintzeko konpromisoa berretsi dute, eta aurten plastikoaren erabilera gutxituko dutela iragarri dute. Hala, ez dituzte plastikozko botilak banatuko parte-hartzaileen artean, bakarrik txapelketako lasterketa ofizialean; horregatik, dei egin dute lasterkari bakoitzak bere botila eraman dezan, ibilbideko iturrietan betetzeko. Neurri horregaz, antolatzaileek plastikozko 12.000 edukiontzi aurreztea aurreikusi dute.
Ander Noain eta Inma Pereirok irabazi dute Arbizuko duatloia
Maila absolutoan Ander Noainek eta Inma Pereirok irabazi zuten eta proba motzean berriz, Julen Andueza eta Claudia Martinez nagusitu ziren
Urriaren 3an jokatuko da Zumaia Flysch Trail lasterketa
Dena den, ekainaren erdialdera hartuko da azken erabakia COVIDaren bilakaeraren arabera
2021ean ere Lakuntza-Aralar Mendi Lasterketa bertan behera utzi dute
Zabalartek ekainaren 13an jokatzekoa zen lasterketa bertan behera uztea erabaki du