FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA
Kortabarriak eta Iribarrek jarriko diote II. Euskal Herria Txapela irabazleari
Inaxio Kortabarriak eta Jose Angel Iribarrek jarriko diote txapela irabazleari, larunbatean Irunen jokatuko den II. Euskal Herria Txapelaren finalean.
Ekimen sinbolikoa izango da, eta sinbolismo horrek duen indarra eman nahi diogu ekimenari: 1976ko abenduko 5ean ikurriñaren aldarrikapenak markatutako ildoa aldarrikatu nahi dugu Euskal Herria Txapela jokoan dugunean, Euskal Herriko txapelduna saritzen dugunean.
→ berria.eus: Lau hamarkada iruditerian
→ naiz.eus: Atotxan ikurriña itzaletik argira atera zuteneko 40. urteurrena
→ elcorreo.com: Pello Salaburu “Y la ikurriña apareció de repente”
SAILKAPENA 2017-2018
EUSKAL HERRIA TXAPELA
TALDEA | J | I | B | G | AG | KG | P | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | R.SOCIEDAD | 6 | 4 | 2 | 0 | 10 | 3 | 14 |
2 | ATHLETIC | 6 | 2 | 2 | 2 | 6 | 7 | 8 |
3 | ALAVES | 6 | 2 | 0 | 4 | 6 | 9 | 6 |
4 | EIBAR | 6 | 1 | 2 | 3 | 4 | 7 | 5 |
Otsaileko batzarrean baieztatuko du Euskadiko Futbol Federakundeak ofizialtasun eskaera
Ofizialtasun eskaera baieztatu eta egin beharreko tramiteak bideratze falta da
Athletic-Osasuna, otsailaren 16an
Athletic–Osasuna otsailaren 16an jokatuko da, arratsaldeko 18:30etan. IV. Euskal Herria Txapelaren bigarren bueltako laugarren partida izango da
Eibar-Reala, otsailaren 16an
Eibar–Reala otsailaren 16an jokatuko da, arratsaldeko 16:00etan. IV. Euskal Herria Txapelaren bigarren bueltako hirugarren partida izango da