KIROLA

EAEko kirol-federazioen gaur egungo hauteskunde prozesuak eten egin dira

by | 2020/03/29

Argazkiak: euskalkirola.eus

Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol federazioei buruzko ebazpena plazaratu du Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzak, hauen hautes-prozesuak eteteko deliberoa hartuz

Izan ere, 16/2006 Dekretuak, 2006ko abenduaren 31koak, Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Federazioei buruzkoak, 75. artikuluan ezartzen du kirol-federazioen Batzar Nagusiak lau urtean behin hautatuko direla, sufragio aske, zuzen, berdin eta isilpekoaren bidez, beren kirol-modalitateko Olinpiar Jokoak egiten diren urteetan. Hori bera errepikatzen du Kultura sailburuaren 2012ko otsailaren 19ko aginduak, euskal kirol-federazioen eta lurralde-federazioen hauteskunde erregelamenduak egiteko eta hauteskundeak egiteko irizpideak ezartzen dituenak.

Beraz, aurten, 2020an, kirol-federazio gehienei dagokie hauteskunde-prozesu horiek egitea baina koronabirusaren agerpenari aurre egiteko ezarritako alarma-egoera ezartzeko dekretuak guztia hankaz gora jarri du, Estatuko Gobernuak zenbait neurri hartu dituelako, zuzenean edo zeharka Euskal Autonomia Erkidegoko kirol-federazioen jarduerari eragiten diotenak, kirol-jarduerari eta epeei dagokienez.

Errege Dekretu horren hirugarren xedapen gehigarriak honako hau agintzen du: – Sektore publikoko erakundeen prozedurak izapidetzeko epeak eteten dira. Epeen zenbaketa berriz hasiko da errege dekretu hau edo, hala badagokio, haren luzapenak indarrean jartzen diren unean.

Bestalde, laugarren xedapen gehigarriak honako hau ezartzen du: – Preskripzio- eta iraungitze-epeak etetea. Edozein akzio eta eskubideren preskripzio eta iraungitze-epeak etenda geratuko dira alarma-egoeraren eta, hala badagokio, hartzen diren luzapenen indarraldian.

Kirol Kontseilu Gorenak ulertu du kirol federazioak, dagozkien administrazioetako funtzio publiko delegatuak betetzen dituztenean, Errege Dekretuaren aplikazio eremuan egongo liratekeela. Era berean, hauteskunde-prozesuak administrazio horietatik datozen arauek arautzen dituztenez, eskuordetutako funtzio publikoak betetzearen kasuan egongo lirateke.

Argudio hori gurera ekarrita, epe-etete hori Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde-eremuko kirol-federazioen hauteskunde-prozesuetan aplikatu behar dela ulertzen du Eusko Jaurlaritzak.

Are gehiago, Euskal kirol-federazioen eta lurralde-federazioen hauteskunde-erregelamenduak egiteko eta hauteskundeak egiteko irizpideak ezartzen dituen Kultura sailburuaren 2012ko otsailaren 19ko Aginduaren 3. artikuluaren arabera, hauteskunde-prozesuak egiteko epeak ezarri ondoren, salbuespen gisa eta administrazio-baimen espresua jaso ondoren, hauteskunde-prozesuen hasiera atzeratu edo aurreratu ahal izango da, baldin eta aurreikusitako hasiera data ez bada egokia.

Gainera, Aginduaren azken xedapenetako lehenengoan, araudia garatzeari eta kasu bereziak arautzeari buruzkoan, ezartzen da baimena ematen zaiola Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaritzari (egungo Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzari) agindu hau aplikatzeko behar diren erabakiak hartzeko.

Horregatik guztiagatik, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzak honako ebazpena hartu zuen: Osasun-alarmaren ondorioz dugun salbuespen-egoeraren ondorioz, eten egiten dira Euskal Autonomia Erkidegoko kirol-federazioen gaur egungo hauteskunde prozesuak, eta, ondorioz, eten egiten dira hasitako prozeduren epeak, bai eta hasi ez dituztenentzat hauteskunde-prozesuak egiteko epeak ere, alarma-egoera amaitu arte.

Kirola

EH Kirolak Euskal Herriko futbol talde onenaren txapelketa sortu du.

EH Kirolak Euskal Herriko futbol talde onenaren txapelketa sortu du.

FUTBOLA Euskal herriko emakumezkoen kopa 6 urtetan zehar antolatu  ondoren (2016ko finala Gernikan hurrengo 28an jokatuko da Athletic eta Real Sociedad artean), gizonezkoen taldeen artean ere nazio mailako lehiaketa abian jartzeko ahaleginetan dabil aspalditik EH...

Reala garaile Añorgaren aurka Andoainen

FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA   Realak 2-0 irabazi dio Añorgari Andoainen jokatutako final erdian, eta ondorioz bera izango da abuztuan Athletic-en aurka jokatuko duena Gernikan, abuztuaren 27an egingo den finalean. Norgehiakoga politta...

Athletic nagusi Oiartzunen aurkako Kopako finalerdian

Athletic nagusi Oiartzunen aurkako Kopako finalerdian

FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA   Euskal Herriko Emakumezkoen VI. futbol Kopak badu lehen finalista, Athletic. Errenteriko Fanderian ljokatu du Oiartzunen aurka eta 1-3 irabazi du talde bilbotarrak.Partida  jendez gainezka zegoen zelaian eta giro apartan...