TXIRRINDULARITZA
Kattalin Iriondo eta Aimar Alarcia garaile 39. Usurbe txirrindulari proban
Mikel Etxeberriaren omenezko 39. Usurbe proba jokatu zen pasa den larunbatean, goizeko 11:00etatik aurrera. Kadete mailako lasterketa izan zen eta guztira 51 kilometroko ibilbidea izan zuen Loinaz txirrindulari elkarteak antolatutako probak.
Aurreko urteetako ibilbide bera osatu behar izan zuten txirrindulariek: Nafarroa etorbidetik abiatu ziren 11:00etan, Alegiaraino jaitsi, Amezketatik buelta eman, eta berriz ere Alegiatik Beasainera itzuli ziren. Jarraian, Ihurrera joan ziren, Olaberriara igo, Lazkaora jaitsi, eta helmugara (Nafarroa etorbidean, irteerako puntu berean) ailegatu.
Azkenean, Kattalin Iriondo (Zuka Limousin) eta Aimar Alarcia (Donosti Berri) izan ziren garaile Beasainen jokatutako aurtengo Usurbe txirrindulari proban. Lasterketa hasi aurretik Gari Bañosen (Movistar taldeko emakumezkoen masajista zen oñatiarra) omenez minutu bateko isilunea gorde zuten txirrindulariek.
Lau lagun iritsi ziren ihes eginda helmugara, 39 kilometro orduko batez bestekoa eginda, eta esprintean bukatu zen proba. Lauretan azkarrena Aimar Alarcia (Donosti Berri) izan zen, bigarren Gari Ugarte sailkatu zen (Zatika) eta hirugarren Unax Urteaga (Bolintxo). Laugarren postuan ailegatu zen helmugara ihesaldiaren partaidea izandako Caja Rural-Ikolan-Beasaingo Jokin Askarai –bide batez, mendiko saria irabazi zuena-.
SAILKAPENAK
Mutilen sailkapena
Aimar Alarcia (Donosti Berri)………1:18:26
Gari Ugarte (Zatika)……………………… d.b.
Unax Errasti (Bolintxo)………………….. d.b.
Jokin Askarai (Caja Rural-Ikolan)…… d.b.
Mattin Salegi (Vive)………………………… d.b.
Nesketan irabazlea
Kattalin Iriondo (Zuka Limousin)
Mendiko irabazlea
Jokin Askarai (Caja Rural-Ikolan-Beasain)
Tarteko helmugen irabazlea
Tasio Senperena (Donosti Berri)
Taldekako irabazlea
Andoaingo Txirrindularitza Eskola
TXIRRINDULARITZA
2022ko data ofizialak: Itzulia Basque Country, Itzulia Women eta Donostiako Klasikoa
Azkenean, Itzulia Women errealitate bihurtuko da, eta UCI Women’s World Tour kategorian estreinatuko da
Paula Suarez eta Ion Izagirre, ziklo-kroseko Euskadiko txapeldun
Gizonetan, Gorka Izagirre izan zen bigarren eta Jonathan Lastra hirugarren. Emakumeetan, Olatz Odriozolak eta Amaia Lartitegik osatu zuten podiuma
Ines Canterak irabazi du Bergara Hiria sari nagusia
Ines Cantera izan zen guztietan azkarrena, Ayala Serrano eta Laia Puigdefabregas onenak izan zirelarik kadete eta jubenil mailan