TXIRRINDULARITZA
Kattalin Iriondo eta Aimar Alarcia garaile 39. Usurbe txirrindulari proban
Mikel Etxeberriaren omenezko 39. Usurbe proba jokatu zen pasa den larunbatean, goizeko 11:00etatik aurrera. Kadete mailako lasterketa izan zen eta guztira 51 kilometroko ibilbidea izan zuen Loinaz txirrindulari elkarteak antolatutako probak.
Aurreko urteetako ibilbide bera osatu behar izan zuten txirrindulariek: Nafarroa etorbidetik abiatu ziren 11:00etan, Alegiaraino jaitsi, Amezketatik buelta eman, eta berriz ere Alegiatik Beasainera itzuli ziren. Jarraian, Ihurrera joan ziren, Olaberriara igo, Lazkaora jaitsi, eta helmugara (Nafarroa etorbidean, irteerako puntu berean) ailegatu.
Azkenean, Kattalin Iriondo (Zuka Limousin) eta Aimar Alarcia (Donosti Berri) izan ziren garaile Beasainen jokatutako aurtengo Usurbe txirrindulari proban. Lasterketa hasi aurretik Gari Bañosen (Movistar taldeko emakumezkoen masajista zen oñatiarra) omenez minutu bateko isilunea gorde zuten txirrindulariek.
Lau lagun iritsi ziren ihes eginda helmugara, 39 kilometro orduko batez bestekoa eginda, eta esprintean bukatu zen proba. Lauretan azkarrena Aimar Alarcia (Donosti Berri) izan zen, bigarren Gari Ugarte sailkatu zen (Zatika) eta hirugarren Unax Urteaga (Bolintxo). Laugarren postuan ailegatu zen helmugara ihesaldiaren partaidea izandako Caja Rural-Ikolan-Beasaingo Jokin Askarai –bide batez, mendiko saria irabazi zuena-.
SAILKAPENAK
Mutilen sailkapena
Aimar Alarcia (Donosti Berri)………1:18:26
Gari Ugarte (Zatika)……………………… d.b.
Unax Errasti (Bolintxo)………………….. d.b.
Jokin Askarai (Caja Rural-Ikolan)…… d.b.
Mattin Salegi (Vive)………………………… d.b.
Nesketan irabazlea
Kattalin Iriondo (Zuka Limousin)
Mendiko irabazlea
Jokin Askarai (Caja Rural-Ikolan-Beasain)
Tarteko helmugen irabazlea
Tasio Senperena (Donosti Berri)
Taldekako irabazlea
Andoaingo Txirrindularitza Eskola
TXIRRINDULARITZA
Euskaltel Euskadi Mont Ventouxeko lasterketan egongo da
Proventzako mendi ospetsua birritan igotzen den proba abuztuaren 6an egingo da
Gorka Leunda: «Kirolaren garapena hobetzeko aldaketa estrukturalak bultzatzen ditugu»
Avento Kirol Aholkularitza-ko arduradunarekin elkarrizketa, Euskal Kirol Esparruari buruz
Emakume Laboral Kutxa Saria uztailaren 26an
World Tour proben artean Europan lehiatuko den aurreneko lasterketa izango da