ARRAUNA
KAE eta ETE ligetan, lehen estropadako irteera ordenaren zozketa egin dute
Uztailaren 11n hasiko dira hiru liga horiek Pasaian, erlojuaren aurkako saioan, eta hartara estropada horietako irteera zozketa egin berri dute.
KAE 2 ligakoak aurrenekoak izango dira, 17:00etan hasiko baitira arraunean. Ondoren, emakumezkoen txanda izango da, 18:15ean, eta amaitzeko, ordubete geroago, 19:15ean, KAE 1 ligakoak uretaratuko dira.
Hurrengoa da zozketatik atera den irteera ordena:
KAE 1 Liga: Pedreña, Camargo, Getaria, Astillero, San Juan, Donostiarra B, Deustu, Orio B, Getxo, Arkote, Zumaia eta San Pedro.
KAE 2 Liga: Hondarribia B, Busturialdea, Castreña, Zarautz B, Portugalete, Lapurdi, Santoña. Mutriku, Hibaika, Santurtzi B eta AN Castro.
ETE Liga: Deustu, Lapurdi, Zumaia, Tolosaldea, Ondarroa, San Juan, Hibaika, Lutxana eta Isuntza.
Orotara hamabi estropada lehiatuko dituzte KAEko bi ligetako eta ETE ligako taldeek eta bost eremutan banatuta egingo da: Getaria, Pasaia, Castro Urdiales, Getxo eta Santander.
Beraz, bost estropada izango dira Gipuzkoan (bi Pasaian eta hiru Getarian), hiru Bizkaian (Getxon) eta lau kantabrian (bi Santanderren eta bi Castro Urdialesen).
Esan bezala beraz, uztailaren 11n hasiko da lehia hiru ligetan, Pasaian, erlojuaren aurkako estropadan (modalitate honetan emango den saio bakarra), eta abuztuaren 30ean amaituko dira hiru ligak, Castro Urdialesen egingo den estropadarekin.
Aurtengo egutegia:
- Pasaia (Uztailak 11)
- Getaria (Uztailak19)
- Getaria (Uztailak 25)
- Pasaia (Uztailak 26)
- Getxo (Abuztuak 8)
- Getaria (Abuztuak 9)
- Santander (Abuztuak 15)
- Santander (Abuztuak 16)
- Getxo (Abuztuak 22)
- Getxo (Abuztuak 23)
- Castro Urdiales (Abuztuak 29)
- Castro Urdiales (Abuztuak 30)
Adostutako egutegian ez da estropadarik izango abuztuko lehen asteburuan, printzipioz data hoietan lehiatzekoa baita Espainiako Traineru Txapelketa, nahiz eta oraindik segurua ez den lehiaketa hau antolatu ahalko denik.
Hondarribia eta Arraun Lagunak, Euskadiko Txapeldun
Lekeition jokatu den lehian, ‘Lugañene’ ontzikoak nagusitu dira emakumezkoetan eta ‘Ama Guadalupeko’ arraunlariak gizonezkoetan
Santurtzi eta Deustu, Bizkaiko txapeldun
Bizkaiko traineruen txapelketa lehiatu zen asteazkenean Lekeition, 18:00etatik aurrera
Urolaren 45. Igoera-Jaitsiera piraguismo proba lehiatu da Zumaian
Itxas-Gain kirol elkarteak antolatutako hitzordu honetan ehundik gora piraguistek parte hartu zuten igande goizean