HERRI KIROLAK/AIZKORA
Julen Olano nagusitu da Urrezko Aizkolari Kopako bigarren kanporaketan
Julen Olano leitzarra nagusitu da Urrezko Aizkolari Kopako bigarren kanporaketan
Hasiera batean Trebiñun egitekoa bazen ere, azkenean igande eguerdian Maeztun (Araba) jokatu zen Urrezko Aizkolari Kopako bigarren kanporaketa. Lau aizkolari aritu ziren nor baino gehiago (Julen Olano, batera Suharri Rodriguez, Iban Resano eta Luis Txapartegi), azkenean Olanok lortu zuelarik garaipena eta hurrengo kanporaketarako txartela.
Halere, ez ziren gauzak ongi hasi leitzarrarentzat. Lehenbiziko buruz burukoan, bi kanaerdikotara, Txapartegiren kontra egokitu zitzaion eta gipuzkoarra nagusitu zen bi segundorengatik. Beste lehian berriz, Resanok irabazi zion Rodriguezi, bostz segundogatik. Bigarren fasean, lehen faseko irabazleak galtzaileen kontra aritu ziren, berriz ere bi kanaerdikotara. Txapartegi erraz gailendu zitzaion Rodriguezi eta Olanok ere nagusitasunez menpean hartu zuen Resano. Beraz, azken saioan, berriz ere Txapartegi eta Olano izan ziren aurrez aurre, oraingoan lau kanaerdikotara. Hasiera berdinduaren ondotik (lehen kanaerdikoa mozteko denbora bera behar izan zuten Olanok eta Txapartegik, 2 minutu eta 10 segundo), leitzarra nagusitzen joan zen. Azkenean 9 minutu eta 35 segundo behar izan zituen Olanok lau kanaerdikoak mozteko eta Txapartegik 11 minutu eta 16 segundo.
Pasa den igandean jokatu zen Arabako Burgelu herrian, eguerdiko 12:00tan hasita, Urrezko Aizkolarien kopako aurreneko kanporaketa, bertan Xabier Zaldua, Luis Polanco, Hodei Ezpeleta eta Julen Aranberri aritu zirelarik.
Fase finalerako beraz, Luis Polanco eta Xabier Zaldua sailkatu ziren, eta azkenean Zalduak eskuratu zuen hurrengo kanporaketarako txartela hiru kanaerdikoak 9 minutu eta segundu batean moztuta (2´38´´, 5´56´´, 9´01´´), Polancok 9 minutu eta 45 segundo behar izan zituelarik (3´08´´, 6´39´´, 9´45´´).
Beti Gazte A taldeak irabazi du Nafarroako launakako sokatira txapelketa mistoa
Beti Gazte B bigarren izan zen eta Amaiur B hirugarren
Jokin Eizmendik irabazi du Gorostidi Harriaren txapelketa
Orain arte, Adunako proban jaun eta jabe izan den Irigoien izan zuen atzetik
Abian da Nafarroako launakako sokatira txapelketa
Gizonezkoen eta emakumezkoen pisu astuneko lehen jardunaldian Beti Gazte nagusitu zen