LASTERKETAK
Julen Azpiazuk eta Maite Bikendik irabazi dute Sare Eguneko krosa
Presoen eskubideen eta haiek etxeratzearen aldeko aldarria kaleratu zuten larunbatean Sare Egunean, kirola eta festa uztartuz Azpeitian.
Eguerdiko 12:00etan jokatu zen V. Sare Kros Herrikoian ehundik gora korrikalarik parte hartu zuten, 5,5 kilometroko ibilbidea (iazko berdina) lasterka eginez. Gizonezkoen lehian, Julen Azpiazu izan zen helmugaratzen aurrena, eta haren atzetik egin zuten Jon Odriozolak eta Egoitz Arrutik, hurrenez hurren. Emakumeetan berriz, krosaren ibilbidea osatzen aurrenekoa Maite Bikendi izan zen, bigarrena Amaia San Vicente eta hirugarrena Oihana Arrizabalaga.
Eguraldia lagun, Krosak giro ederra sortu zuen Azpeitiko plazan zein Alde Zaharrean. Lasterketako sari banaketaren ondoren, Taberna Ibiltariaren kalejira izan zen eta arratsaldean Sare Eguneko ekitaldiek segida izan zuten: bazkaria Azoka Plazan, Andoni Ollokiegiren kontzertua Azoka Plazan bertan ere, Iago Magoren ikuskizuna udaletxeko arkupeetan, manifestazio jendetsua plazatik abiatuta, elektrotxarangak Alde Zaharrean eta Skabidean eta Mafalda taldeen kontzertuak Sanagustin kulturgunean.
Izena aurrez emateko azken eguna maiatzaren 19a zen baina egunean bertan ere egon zen proban izena emateko aukera, plazan jarri zutelarik horretarako mahaia, 11:00etatik 11:30era bitartean.
Plazan hasi zen Elkartasun Krosa, 12:00etan, eta korrikalariek hantxe bukatu zuten 5,6 kilometroko ibilbidea. Sarek adierazi duenez, lasterketa egiten duten herritar guztiek oparia jaso zuten, eta hamaiketakoaz gozatzeko aukera ere izan zuten. Gainera, otarre bat zozkatu zuten lasterkari guztien artean.
Aurtengoan ere, umeen KROS TXIKIA egin zen, 11:30tan plazatik abiatuta. Kros txikia doan izan zen eta parte hartzaileek ere izan zuten opariren bat.
III Burdin Hesia mendi lasterketa eta mendi martxa izugarrizko giroan
LASTERKETAK Joan den igandean, maiatzak 24ean ospatu zen III Burdin hesia mendi lasterketa eta lehen mendi martxa Bilbotik Laudiora. 25 kilometrotako ibilbidea izan zuen lasterketak Bizkaia frontoitik abiatu zen goizeko 9,30etan eta 200 korrikalarik hartu...
Abian da Burdin Hesia I. Mendi Martxa eta Burdin Hesia III. Mendi Lasterketa
LASTERKETAK Izena eman mendi martxan Izena eman mendi lasterketan Maiatzaren 24an abiatuko da Bilbotik Laudiora aurtengo Burdin Hesia III. Mendi Lasterketa Miribillatik. Aurtengoak aldaketa nabariak ditu....
Gasteiz Hiria Herri Lasterketaren XV. edizioaren izen ematea
LASTERKETAK Gasteiz Hiria Herri Lasterketaren XV. edizioan parte hartzeko, hurrengo irudian edo azpiko esteketan klik egin. LASTERKETA HONETAN ZOZKETATUKO DIREN SARI ERDIAK GIZONEZKOEN MAILAN ETA BESTE ERDIA EMAKUMEZKOEN MAILAN BANATUKO DIRA. ZOZKETATUKO DIREN...