LASTERKETAK
Julen Azpiazuk eta Maite Bikendik irabazi dute Sare Eguneko krosa
Presoen eskubideen eta haiek etxeratzearen aldeko aldarria kaleratu zuten larunbatean Sare Egunean, kirola eta festa uztartuz Azpeitian.
Eguerdiko 12:00etan jokatu zen V. Sare Kros Herrikoian ehundik gora korrikalarik parte hartu zuten, 5,5 kilometroko ibilbidea (iazko berdina) lasterka eginez. Gizonezkoen lehian, Julen Azpiazu izan zen helmugaratzen aurrena, eta haren atzetik egin zuten Jon Odriozolak eta Egoitz Arrutik, hurrenez hurren. Emakumeetan berriz, krosaren ibilbidea osatzen aurrenekoa Maite Bikendi izan zen, bigarrena Amaia San Vicente eta hirugarrena Oihana Arrizabalaga.
Eguraldia lagun, Krosak giro ederra sortu zuen Azpeitiko plazan zein Alde Zaharrean. Lasterketako sari banaketaren ondoren, Taberna Ibiltariaren kalejira izan zen eta arratsaldean Sare Eguneko ekitaldiek segida izan zuten: bazkaria Azoka Plazan, Andoni Ollokiegiren kontzertua Azoka Plazan bertan ere, Iago Magoren ikuskizuna udaletxeko arkupeetan, manifestazio jendetsua plazatik abiatuta, elektrotxarangak Alde Zaharrean eta Skabidean eta Mafalda taldeen kontzertuak Sanagustin kulturgunean.
Izena aurrez emateko azken eguna maiatzaren 19a zen baina egunean bertan ere egon zen proban izena emateko aukera, plazan jarri zutelarik horretarako mahaia, 11:00etatik 11:30era bitartean.
Plazan hasi zen Elkartasun Krosa, 12:00etan, eta korrikalariek hantxe bukatu zuten 5,6 kilometroko ibilbidea. Sarek adierazi duenez, lasterketa egiten duten herritar guztiek oparia jaso zuten, eta hamaiketakoaz gozatzeko aukera ere izan zuten. Gainera, otarre bat zozkatu zuten lasterkari guztien artean.
Aurtengoan ere, umeen KROS TXIKIA egin zen, 11:30tan plazatik abiatuta. Kros txikia doan izan zen eta parte hartzaileek ere izan zuten opariren bat.
Robert Pkemboi eta Mayi Mujika izan dira irabazleak T3T proban
Keniarrak gainera lasterketako marka hautsi zuen, 3.56.29ko denborarekin lehen aldiz lau orduetatik jaitsiz
Ainara Uribarri Skymasters txapelketarako sailkatu da
Euskal Selekzioko korrikalariak bat egin du beraz, Ainara Urrutia, Sara Peña, Maud Combarieu eta Maite Maiorarekin
VII. Intxixu Trail lasterketa irabazi dute Nerea Amilibiak eta Hodei Lujanbiok
Pasa den igandean lehiatu zuten 16 kilometro luze eta 901 metroko desnibel positiboa duen proba