MENDI LASTERKETAK
Joseba Larralde, Maud Combarieu eta Maike Cuenca, Saran nagusi
Argazkiak: sarakorrika.com
Giro ederra izan zuten pasa den igandean Sarako Kontrabandisten Egunean, jardueraz betetako egitarauaren barruan, Kontrabandisten Lasterketa eta Sorgina Trail emakumeendako lasterketa lehiatu zirelarik.
Goizeko 10:30ean hasi zuten jardunaldia, Sorgin Trail lasterketako 7,5 kilometroko ibilbidearen itzuli irekia eginez. Sarako Olhain Ikastolak emazte eta neskentzat antolatutako lasterketa da Sorgina Traila. 7.5 kilometroko ibilbidea eta 200 metroko desmaila izan zuelarik aurtengo lasterketak. I. Sorgin Trail lasterketa honetan 37 emakumek hartu zuten parte eta Maike Cuenca hendaiarra izan zen garailea 38:06ko denborarekin. 3 segundora helmugaratuta bigarren postua lortu zuen Elorri Harguindeguyk (38:09) eta Lilou Aguerre izan zen hirugarren (39:33).
Arratsaldeko 16:30ean Kontrabandista Ttiki haurrentzako lasterketa lehiatu zen Sarako kaleetan barna eta 18:00etan aldiz Kontrabandisten lasterketaren txanda izan zen. Lasterkariek 8,4 kilometroko ibilbidea egin behar izan zuten, Sarako plazatik abiatuta, 522 metrotara dagoen Zazpi Fago tontorra izan zelarik ibilbideko punturik altuena. Ohi bezala, lasterkariak galtza luze beltzekin eta kamiseta zuriarekin atera ziren eta lehenbiziko 1.500 metroetan gizonezkoek zortzi kiloko eta emakumezkoek lau kiloko zakua bizkarrean eraman behar izan zuten, Berako bidegurutzera bitartean, garai bateko kontrabandisten lana gogora ekarriz.
36 lasterkarik hartu zuten parte aurtengo lasterketan eta Joseba Larralde beratarrak lortu zuen garaipena hirugarren aldiz segidan, 39:28 segundoko denborarekin. Bosgarren garaipena du Saran eta hamaika segundorengatik ez zuen iaz lortutako marka (39:17) hobetu. Mathieu Gachen izan zen bigarren (42:27) eta Jean Marc Berroa hirugarren (42:48). Maud Combarieu izan zen lehenbiziko emakumea bigarren urtez jarraian, 48:51 segundoko denborarekin. Bigarren postua Ane Eltzaurdia beratarrak (53:12) eskuratu zuen eta hirugarrena Ainhoa Etxegarai beratarrak (54:08).
Berako Mendi Maratoi Erdia ez da aurten lehiatuko
2021ko apirilean lehiatu ahal izateko prestakuntza lanetan hasi dira dagoeneko lasterketaren antolatzaileak
Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia irailaren 19ra atzeratu egin dute
Covid-19a sortzen ari den ondorioak kontuan izanda eta erakundeek emandako aholku eta aginduak jarraituz hartu dute erabakia
Lesakako II. Mendi Lasterketa irabazi du Hodei Lujanbiok
Emakumeen artean Maite Karrika donostiarra nagusitu zen eta Gazte Trailen Mattin Lekuona lesakarra eta Ainhoa Etxegarai beratarra