MENDI LASTERKETAK
Jon Erguin eta Maria Gomez nagusi Urduñako Mendi Duatloian
2020ko Euskal Herriko Mendi Duatloi Zirkuituaren bigarren proba lehiatu da Urduñan
Pasa den larunbatean, irailak 19, lehiatu zen Urduñako Mendi Duatloia Txoza inguruan. Euskal Herriko Mendi Duatloi Zirkuituaren bigarren proba honetan (aurrenekoa Igartzan jokatu zen) guztira 161 lagunek hartu zuten parte, Jon Erguin eta Maria Gomezek garaipena erdietsi zutelarik.
Eguraldi kaskarrak eta koronabirusak ez zuten eragotzi Urduñako Mendi Duatloia ospatzea, ez eta partehartzea murriztu. Norbanako gisa 71 pertsona bertaratu ziren ibilbidea osatzera, eta erreleboka -bikoteka, alegia- 45. Hortaz, 161 kirolari izan ziren protagonista, lasterkariak animatzera gerturatutako publikoarekin batera.
Emakumezkoen kategorian Maria Gomez Ijalbarentzat izan zen lehen postua, 1:49:02 denbora behar izan zuelarik ibilbidea bukatzeko. Bigarren Mayi Mujika Errasti sailkatu zen (1:54:40) eta hirugarren Enara Oronoz Mateo (2:00:04). Gizonezkoen artean, berriz, Jon Erguin izan zen bizkorrena, 1:27:57 markarekin. Bigarren Josu Urresta helmugaratu zen, bi munutu eta erdiko aldearekin (1:29:20) eta hirugarren Alexander Ordeñana (1:31:08).
Aurten, lehenbizikoz ez zen Urduñako herrigunea zeharkatu. Hala ere, harrera oso ona izan zuen ekimenak, jende ugari hurbildu baitzen Txozako zelaietara duatloia ikustera. Antolatzaileen esanetan, ibilbidea tekniko samarra zen: hasteko 7.35 kilometro osatu behar izan zituzten korrika, ondoren 14.9 kilometro bizikletaz eta amaitzeko 1,4 lasterka.
Koronabirusaren pandemia medio, partaideak irteera punturaino maskarillarekin gerturatu behar izan ziren, baina behin proba hasita ez zen beharrezkoa izan babesa eramatea.
Zirkuituaren lehenbiziko etapa Igantzin egitekoa zen irailaren 5ean, baina koronabirusa dela eta, hitzordua bertan behera uztea erabaki zuten. Hala ere, dagoeneko Euskal Herriko Mendi Duatloi Zirkuituko bi proba lehiatu dira, Igartzan eta Urduñan, sailkapen orokorrak honela daudelarik:
Euskal Herriko Mendi Duatloi Zirkuituko gizonezkoen behin-behineko sailkapen orokorra
1.- JON ERGUIN DORRONSORO, 100 (Igartza) + 100 (Urduña)= 200
2.- JOSU URRESTARAZU GARCIA, 90 (Igartza) + 90 (Urduña)= 180
3.- ALEXANDER ORDEÑANA ETXEBARRIA, 73 (Igartza) + 81 (Urduña)= 154
4.- ENEKO GURRUTXAGA UGARTE, 60 (Igartza) + 73 (Urduña)= 133
5.- EÑAUT SALEGI ARANBERRI, 51 (Igartza) + 60 (Urduña)= 111
6.- CARLOS GALINDEZ UGARTE, 44 (Igartza) + 55 (Urduña)= 99
7.- IBON ARISTIMUÑO, 46 (Igartza) + 46 (Urduña)= 92
8.- MIKEL RODRIGUEZ ARRAZOLA, 40 (Igartza) + 44 (Urduña)= 84
9.- ANDER URIARTE ITURBE, 37 (Igartza) + 45 (Urduña)= 82
10.- JAVIER PEREZ GARCIA, 81 (Igartza) + 0 (Urduña)= 81
Euskal Herriko Mendi Duatloi Zirkuituko emakumezkoen behin-behineko sailkapen orokorra
1.- MARIA GOMEZ IJALBA, 100 (Igartza) + 100 (Urduña)= 200
2.- MAYI MUJIKA ERRASTI, 90 (Igartza) + 90 (Urduña)= 180
3.- ENARA ORONOZ MATEO, 81 (Igartza) + 81 (Urduña)= 162
4.- AINARA PEQUEÑO URANGA, 73 (Igartza) + 73 (Urduña)= 146
5.- INMA PEREIRO GONZALEZ, 0 (Igartza) + 66 (Urduña)= 66
Euskal Herriko Mendi Duatloi Zirkuituko hurrengo proba Arriaranen (Gipuzkoa) lehiatuko da irailaren 26an. Behin iraila pasata, urrian beste bost hitzordu daude aurreikusita: Zegama-Aizkorrin hilaren 3an, Ibarran 10ean, Arespalditzan 17an, Amasan 24an eta Zeanurin 31n. Azaroan Adunan lehiatu beharreko probaren data ez dute jakitera eman, egutegia zabalik dagoelako eta beste probaren bat sartuko balitz data aldatu beharko litzatekeelako, zehaztuta baitago Adunakoa zirkuituko azken proba izango dela.
Urte hasierarekin batera lasterketa ugari Euskal Herrian zehar
Juan Muguerza Nazioarteko Krosa abiapuntua izanda, bestelako lasterketa ugari lehiatuko dira hurrengo datetan Euskal Herrian
2020. urteko mendi lasterketen egutegia zehazten hasia da
Gorbeia Suzien probak izen-emate epea zabaldu du, Hiru Handiak lasterketa urtero egingo da eta Ultren Euskal Herriko Txapelketa maiatzean jokatuko da
Euskal Herria Mendi Erronkan izena emateko epea zabalik
Ekainaren 6an izango den mendi lasterketa bi modalitatetan lehiatuko da, bakarkakoa eta erreleboka